Jon Basaguren eta Iñigo Astiz: "ORAINDIK, ORAIN ETA ORAINGOZ"

Bilbao 2021(e)ko Maiatzak 12
  • Jon Basaguren eta Iñigo Astiz: "ORAINDIK, ORAIN ETA ORAINGOZ"

Gogoetarako egokiak dira hitzak eta abestiak.

«Sekula ez dut ulertu nola den posible bi elementu hauen arteko bizikidetza: musikaren murmurio arina eta historiaren arnasestua».

Adam Zagajewski poeta poloniarrak zorrotz irudikatutako korapilo horri helduko diote Jon Basaguren musikariak (Gasteiz, 1984) eta Iñigo Astiz idazleak (Iruñea, 1985) poesia eta musika uztartuko dituen emanaldi honetan. Beren azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzearekin batera, sorkuntzari buruzko hainbat gogoeta tartekatuko dituzte horretarako.

Arriaga Antzokiak Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailaren lankidetzaz sustatutako ekimena.

Hitzak: Iñigo Astiz.
Musika: Jon Basaguren.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana