Marco Mezquida Taldea: "Beethoven Collage"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Maiatzak 12
  • Marco Mezquida Taldea: "Beethoven Collage"

2020an, Marco Mezquidak Beethoven Collage estreinatu du, Alemaniako musikagile famatuari egindako omenaldia jaio zeneko 250. urteurrenean. Duela bi urte, Ravel’s dreams lanaren bidez, Frantziako Maurice Ravel konpositorearen lanaren oso interpretazio pertsonala proposatu zuen. Txeloak eta perkusioak lagunduta, kritikariek eta ikus-entzuleek ahobatezko aitortza egin zioten, eta kontzertu ugari eman zituzten Espainian, Ameriketan eta Europan. 

2020an, Mezquida Ludwig van Beethoven jenialaren musika-unibertsoan sartuko da, berriro interpretatzeko xedearekin. Jatorrizko lanari dion maitasun sakonetik sortutako lana da, baina XXI. mendeko inprobisatzaile eta musikagile baten ikuspuntutik garatuta: hainbeste musika askotariko ezagutzetik eta haiekin batzetik. Hartara, emaitza collage beethoveniano garaikide eta modernoa da, eta bertan oso presente daude indarra, leuntasuna, edertasuna eta umorea. Beethovenen musika, klasikoa, inprobisazio askearekin, herri-doinuekin, jazzarekin, musika latinoarekin eta flamenkoarekin elkartuko da, modu organiko eta iradokitzailean.
 
  • Marco Mezquida | pianoa eta konposizioak
  • Masa Kamaguchi | kontrabaxua
  • Pablo Selnik | flauta
  • David Xirgu | bateria
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana