"Cardo?n Cardinal", Patricia Esquivias-en erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2021(e)ko ekainaren 27(e)ra
  • "Cardo?n Cardinal", Patricia Esquivias-en erakusketa

Cardo?n Cardinal duela 26 urte jazotako gertaera baten ikerketatik sortu zen: kaktus erraldoi bat, 17 metroko garaierako eta 18 tonako Pachycereus Pringlei bat, Kalifornia Behereko basamortutik Sevillako 92ko Erakusketa Unibertsalerako Mexiko Pabiloiaren lorategira eramatea. Ondoren, kaktusa Sevillako Udalaren esku utzi zen, eta gaur egun, pabiloia izandakoaren aurrien ondoan bizi da.

Bideoak Mexikora egindako bidaia bat eta Sevillara egindako beste bat dokumentatzen ditu. Bidaia horretan, Esquiviasek «galdera-egile» papera hartzen du bere gain (izen hori ematen zieten indigenek espedizio handietan lurralde ezezagunetan barrena abiatzen ziren zientzialariei), jakinduriaz jabetzeari eta hura manipulatzeari nahiz ezkutatzeari hain lotuta dauden esplorazio kolonialetatik urrun. Galdera-egilea, oraingo honetan, ez da zientifikoa, ezta erregearen zerbitzura dagoen inperio bateko agentea ere; emakumea da, artista, eta bere galderekin kontakizun hegemonikoak berrikusteko elkarrizketak abiarazi nahi ditu. Kaktusak, lehen solaskideak, garai askotako testigantza dakar. Haren ezagutza partzial eta zatikatuak taxutzen du bideoaren narratiba.

Patricia Esquivias Caracasen jaio zen 1979an, eta gaur egun Madrilen bizi da. Londresko Central Saint Martins-en (1998-2001) ikasi zuen eta arte ikasketak California College of the Arts-en (2005-2007) sakondu zituen. Ondoko museo eta erakusketa aretoetan egin ditu bakarkako erakusketak: Stacion (Pristina, Kosovo), CA2M (Móstoles), Marco (Vigo), Kunsthalle Winterthur (Suitza), Hammer Museum (Los Angeles), Reina Sofía Museoa (Madril), White Columns (New York).

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2021(e)ko ekainaren 27(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana