Aixita Bertso Sariketa 2021: Saioa Alkaiza + Iker Gorosterrazu + Maddi Ane Txoperena + Eli Pagola + Imanol Uria + Xabi Igoa

Irurtzun 2021(e)ko Maiatzak 15
  • Aixita Bertso Sariketa 2021: Saioa Alkaiza + Iker Gorosterrazu + Maddi Ane Txoperena + Eli Pagola + Imanol Uria + Xabi Igoa

Gai jartzailea: Zigor Garzia

Pikuxar euskal txokoak AIXITA I. Bertso Sariketa antolatu du Irurtzungo eta Arakilgo udalen babesarekin, eta maiatzaren 15ean, larunbatean, izango da Irurtzungo kultur etxean. Saioa 17:30ean hasiko da, eta buruz burukoa 19:45 aldera jokatuko da. Bertso lehian entzun ahal izango ditugu Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Maddi Ane Txoperena, Eli Pagola,  Imanol Uria eta Xabi Igoa bertsolariak, Zigor Gartzia “Zian” gai jartzaileak zer eskatuko.

Lehen aldiz antolatzen den sariketa hau 2020. urtean egitekoa zen, baina Covid19ak eragindako egoeraren ondorioz, 2021era atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek.

Hasierako idea, eta etorkizunean berreskuratu nahiko luketena, elkarte giroko bertso sariketa bat izatea da, jai giroan eta afari baten inguruan egitekoa. Aurten, ordea, egungo segurtasun neurrietara egokitu dute. Hortaz, edukiera mugatua izango du,  eta gonbidapenak maiatzaren 1etik aurrera eskuratu ahal izango dira ondorengo helbide elektronikora idatziz: aixitabertsosariketa@gmail.com.

Antolatzaileek aitortu dute emozio eta gogo handiz ari direla antolaketan, Euskal Herriko bertsolari eta bertsozaleek Irurtzungo bertso plazan goza dezaten.

Pikuxar Euskal Txokoa

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana