"Gatazkaren irakurketa feministak: fikzioak, diskurtsoak, errealitateak"

Pamplona/Iruña Maiatzak 15
  • "Gatazkaren irakurketa feministak: fikzioak, diskurtsoak, errealitateak"

  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko apirilaren 19a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko maiatzaren 9a

(*) OHARRA: TALDEA BETE EGIN DA (21-04-27, 12:20). Itxaron zerrenda ireki dugu. Eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

Jardunaldi hau UEUren eta EHUren arteko lankidetzaz egingo da. “Genero-identitateak eta diskurtso sozio-politikoen transmisioa euskal literaturan” ikerketa proiektuaren barruan (US18/39).

--

Azken urteetan mugimendu feministatik eta hainbat gizarte-diziplinatatik (antropologiatik, soziologiatik) Euskal Herriko gatazka politiko eta armatuaren irakurketa feministak proposatu dira. Era berean, euskal literaturaren inguruko diskurtsoetan gatazkaren irudikapenaren analisiak ugaritu dira, eta baita haien genero-irakurketak zein interpretazio feministak. Testuinguru horretan, gatazkaz diharduen euskal literaturaren irakurketa feministak eta gizarte zientzietatik egindako proposamenak eta irakurketak elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu jardunaldi honek, gatazka politiko-armatuaren berrirakurketa feministan sakontzeko eta galdera berriak proposatzeko asmoz.

EGITARAUA

10:30-10:45 / Sarrera
Ibon Egaña Etxeberria, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea
    
10:45-12:15 / 1.mahaia: eraldatzeak
Mari Luz Esteban Galarza, UPV/EHUko irakaslea: "Epikaren kontra, nekea desira bihurtu"
Iratxe Retolaza Gutierrez, Emagin elkarteko eta UEUko kidea: "Maskara-jolasak euskal nobelagintzan: gatazkei saiheska begiratzeko kokapen literarioak"
Nerea Arruti Etxeberria, UPV/EHUko irakaslea: "Irudimenaren urak: Sarrionandiarengandik Alberdirengana"

12:15-12:45 / Atsedenaldia
    
12:45-14:15 / 2.mahaia: erregimenak eta erresistentziak
Onintza Odriozola Irizar, UPV/EHUko irakaslea: "ETAko emakumeen testigantzak: erresistentziaren barruko erresistentzia (1958-1968)"
Ibai Atutxa Ordeñana, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea: "Gizon terribleak. Genero-fikzioak eta desira-lurraldeak 78ko erregimenaren atarian"
Olatz Dañobeitia Ceballos, UPV/EHUko ikerlaria: "90.hamarkadako ezker abertzaleko emakumeak, genero erregimen ezberdinen arteko dantzan"

14:15-16:00 / Bazkaltzeko tartea
    
16:00-17:30 / 3.mahaia: zeharkatzeak
Ane Villagran Arrastoa, UPV/EHUko eta UBMko ikerlaria: "Gatazkaren (h)egiak. Gatazka-guneak emakumeek idatzitako olerkigintza garaikidean"
Amaia Serrano Mariezkurrena, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea: "Nafarroa, gatazka eta generoa bidegurutzean. Jokin Muñozen narratiba begirada feminista batetik"
Lorea Azpeitia Anta, UPV/EHUko ikerlaria: "Jenisjoplin, gatazka politikoek zeharkaturiko nortasun-eraldaketa bat"

17:30-17:45 / Atsedenaldia
    
17:45-19:15 / Mahai-ingurua: idazleen ahotsak
Eider Rodriguez Martin, Idazlea eta UPV/EHUko irakaslea.
Uxue Apaolaza Larrea, idazlea.
Itxaro Borda, idazlea.
Moderatzailea: Ibon Egaña Etxeberria, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea
    
19:15-19:30 / Amaiera

UEU

Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data Maiatzak 15
  • Ordutegia10:30-19:30
  • Lekua Katakrak Liburuak
    Kale Nagusia, 54
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa30 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Katakrak Liburuak

Non

Euskadi, auzolana