Laida Lertxundi, artista AZ-Kidea. "8 Topaketa"

Bilbao 2021(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2021(e)ko urriaren 22(e)ra
  • Laida Lertxundi, artista AZ-Kidea. "8 Topaketa"

Laida Lertxundik, 2021eko urtarriletik artista AZkidea denak, "8 Topaketa" proiektua jarri du abian: zortzi tailer eta elkarlaneko errodaje ditu, eta emaitza 16 mm-ko obra bat izango da.

Topaketa bakoitzak bi zati ditu: Lehenengoan, tailer bat egingo da artista gonbidatu batekin Azkuna Zentroan. Bigarren zatia Bizkaiko mendietan egingo da.

Filmazio horietan hainbat artistak eta idazlek konposatutako partiturak eta ariketak sartuko dira, 'filmaren errodajea' birplanteatzeko ahaleginean, batetik, ingurune natural baten barruko baterako jarduera gisa, eta, bestetik, erakunde akademikoen mugetatik kanpoko esperimentu pedagogiko baten modura.

Zortzi gailurretako bakoitzak prozesu espezifiko bat hartuko du kontuan, ekoizpen zinematografiko tradizionalaren faseen barruan (kokapena, interpretazioa, gidoia, soinubanda, ekoizpena, kamera, argiztapena eta edizioa), eta birsignifikatu egingo ditu, mugimenduan dagoen irudi-lan bat sortzeko ideia eta parametroen multzo zehatz bat eratzeko.

"8 Topaketa" horien emaitza materialak 16 mm-ko film bat sortzeko konbinatuko dira gero.

Ezagutu gonbidatuen biografiak

LAIDA LERTXUNDI: Artista eta zinemagilea da, eta Los Angelesen eta Euskal Herrian bizi eta lan egiten du. Zorroztasun kontzeptuala eta plazer sentsuala uztartuz, bere filmek lurraren eta gorputzaren arteko paralelismoak egiten dituzte, plazer eta esperientzia gune diren aldetik. Bere lanak hemen erakutsi dira: Whitney Biennial, NY, Hammer Museum, LIAF Bienal Biennale, Lyon, Frieze Projects New York. Eta hainbat museo eta galeriatan, besteak beste, MoMa, NY, Tate Modern eta Whitechapel Gallery, Londres, Angela Mewes Berlin, Joan Los Angeles, Human Resources Los Angeles, MAK Schindler House ICA Museo de Arte Moderno de Medellín Kolonbia, CCCB, PS1 MoMA, Museum of Contemporary Photography Chicago, Baltimore Museum of Art, Kunstverein, Hanburgo, eta Habanako Bienalean. Bere obra LUXek banatzen du Londresen, eta Reina Sofía Arte Zentroaren Museoko bildumaren parte da. 2020an euskal artearen Gure Artea saria jaso zuen.

PROGRAMA:

I. TOPAKETA: LANDA GRABAZIOAK (LEKUA)
Ekainak 17, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. Usoa Fullaondorekin egindako tailerra: Triangular el Deseo (gaztelaniaz)
Ekainak 18, ostirala*. Errodajea Urkiolamendin

II. TOPAKETA: KEINUA (PERFORMANCE)
Uztailak 1, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. Sirah Badiolaren lantegia: Dantza Presentzia (gaztelaniaz)
Uztailak 2, ostirala*. Errodajea Orixolen eta Tailerra Keira Greenekin: Skotomorphogenesis (ingelesez)

III. TOPAKETA: PERKUSIOAK (PARTITURAK)
Uztailak 15, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. Alejandro Alonso Díazekin egindako tailerra: Erresonantziak (gaztelaniaz)
Uztailak 16, ostirala*. Anboton filmaketa

IV. TOPAKETA: AHALEGINA (PRODUKZIOA)
Irailak 23, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. Tailerra Ren Ebelekin: Map making (ingelesez)
Irailak 24, ostirala*. Errodajea Gorbeian

V. TOPAKETA: SUBLIME DENA ETENDA (KAMERA)
Urriak 21, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. Clara Schulmannekin egindako tailerra: The Compagny she Keeps. (ingelesez)
Urriak 22, ostirala*. Filmaketa Mugarran

* Mendiko grabaketa larunbata edo igandea ere izan daiteke, eguraldiaren arabera.

* Parte-hartzaileek ikus-entzunezko materiala garraiatzen eta muntatzen lagundu beharko dute, filmatzeko prozesuaren zati gisa.

IZEN-EMATEA:

Izena emateko orria bete behar da, eta errepikatu parte hartu nahi duzun bilera bakoitzeko.

Halaber, azkunazentroa@azkunazentroa.eus helbidera hau bidali behar duzu:

  • Biografia (paragrafo bat gehienez),
  • Motibazioa (paragrafo bat gehienez)
  • Lanaren deskribapena (paragrafo bat gehienez)

Heltzen diren eskaeren artean artistak aukeraketa egingo du profilak topaketetara egokitu daitezen.

Izena emateko orria


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana