Jorge Pardo Trío

Bilbao 2021(e)ko Maiatzak 18
  • Jorge Pardo Trío
    Argazkiaren egilea: Manuel Naranjo

Kontzertua, Arriaga Antzokiaren eta Bilbaina Jazz Cluben arteko lankidetzari esker.

«BJC Arriagan» zikloa itzuli da, oraingoan jazz- eta flamenko-musikari handi baten emanaldiarekin. Mugarik gabeko musikari hori hirukote-formatuan datorkigu. Jorge Pardo ez da geldirik egotekoa, beti dabil proiektu berriak lantzen, askotariko taldeekin eta lankideekin, bere musika muga ezagunetatik haratago eramateko asmoz. Gitarren ordez saxofoiak eta txirulak jotzen dituen arren, dantzarik egiten ez badu eta ijitoa ez bada ere, Jorge Pardo XXI. mendeko flamenko-familiako kide nabarmena da, zalantzarik gabe. Eta, jakina, jazz musikan handietako bat da, ibilbide bikainak eta jasotako goraipamenek erakusten dutenez. Ildo horretan, aipagarria da Frantziako Jazz Akademia ospetsuak Europako Jazz Musikaririk Onenaren saria eman ziola 2013ko urtarrilaren 15ean, Pariseko Théâtre du Châtelet antzokian.

Musikari batzuk maisu dira euren musikan, baina ez dira hain ondo moldatzen bestelakoetan; beste musikari batzuek nahiko erraz nahasten dituzte musika-hizkuntza ezberdinak, baina gutxi batzuk bakarrik dira benetako alkimistak, urtu nahi dituzten metalen izaera eta ezaugarriak ezagutzen dituztenak eta alkimia horren bidez arte purua lortzen dakitenak. Jorge Pardo da horietako bat, Arriagan erakutsiko duenez. Ondoan izango ditu Melón Jiménez gitarrarekin eta Bandolero perkusioan.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana