"MusikEro txiKiak"

Bilbao 2021(e)ko Maiatzak 18
  • "MusikEro txiKiak"

"Ikusi eta Ikasi" 2021

Bilboko Udalak abian jarri du "Ikusi eta Ikasi" euskarazko aisialdi-programaren hamazazpigarren edizioa, 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat eta beraien familientzat.

Programa otsailaren 9an hasi eta ekainaren 10era arte garatuko da. Edizio berri honetan, apirilaren 27ra arte programatu diren jarduerak online izango dira, eta maiatzaren 6tik aurrera, aurrez aurrekoak izango dira, osasun egoerak aukera ematen badu, eta betiere unean-unean indarrean diren arau eta gomendioak begiratuz.

AURREZ AURREKO SAIOEI BURUZKO INFORMAZIOA

Maiatzaren 6tik ekainaren 10era arte, saioak aurrez aurrekoak izango dira, betiere osasun egoerak aukera ematen badu eta unean-unean indarrean dauden neurri eta gomendioak begiratuz.

12 ikuskizun daude aurreikusita, zirkuaren, magiaren edo eskulanen ingurukoak, besteak beste, eta barrutietako udaltegietan gauzatuko dira, Bilboko auzoetan; eta El Carmen ekitaldi aretoan ere bai. 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat pentsatutako jarduerak dira.

Programatutako zuzeneko ikuskizunetan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik www.ikusietaikasi.eus web-orrian, martxoaren 1a eta 8a bitartean, biak barne. Interesa duten familien artean zozketa bat egingo da, eta gura beste ikuskizunetarako eman ahal izango dute izena: hala ere, pertsona bakoitzak ikuskizun batera edo bira joan ahal izango du; hartara, ahalik eta familia gehienek parte hartu ahal izango dute.

MusikEro txiKiak (maiatzak 18 - 18:00 - Begoñako Udaltegia)

Ume txikiek zuzeneko musikarekin gertuko harremana izango dute kontzertu didaktiko honetan. Euren egunerokotasuna eta identifikatu ahal ditzaketen sentimenduak (alaitasuna, tristura...) musikarekin harremanetan jartzea lortuko dugu, erritmoa lantzeko instrumentu ezberdinak ezagutaraziz. Perkusioko instrumentu txikien bidez, ondo pasatu eta, batez ere, musika modu librean biziko dugu.

 

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana