Laburbira 2021 (Gasteiz)

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Maiatzak 19
  • Laburbira 2021 (Gasteiz)

Laburbira 2021 ekimenaren barruan.

2019tik hona zuzendari hasiberri eta amateurrak ekoitzitako 8 film labur aukeratu dituzte aurtengo ediziorako. Hauetariko batzuk 2019-2020 bitartean Zinebi eta Mendifilm Festival jaialdietan aurkeztutako lanak dira, eta, beste batzuk, HUHEZINEMA eta Kameratoia film laburren lehiaketetan sarituak izandakoak.

Hauek izango dira XVIII. Laburbirako zirkuitu ibiltaria osatzen duten ikus-entzunezko 8 film laburrak:

 

GONBIDAPENAK

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 12tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.

Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.

Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.

Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK

Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola...) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.

Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.

Jarduerara 10 minutu lehenago joatea gomendatzen da.

Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana