"Rafa In Memoriam"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Maiatzak 20
  • "Rafa In Memoriam"

Rafael Berrio (Donostia, 1963-2020) musikari eta abeslariaren omenezko kontzertua eskainiko dute haren lagun musikariek. Rafa Rueda, Charly & Pavlyuchenko, Amateur, Virginia Pina, La Oreja de Van Gogh, Petti, Paul San Martin, Sanchís y Jocano, Mursego, Abraham Boba, Julia-Cristina, Txetxo Bengoetxea, Joseba Irazoki, Miren Iza, Mikel Erentxun eta Diego Vasallo talde eta bakarlariek Berrioren abestiak abestuko dituzte, Joserra Senperenak, Karlos Aranzegik, Fernando Neirak eta Joseba Irazokik emanaldirako propio osatutako taldearekin batera.

Berrio funtsezko musikaria izan da Donostiako musika eszenan. UHF, Deriva eta Amor a traición taldeetako kide zela, maxi bat eta lau LP grabatu zituen. 2011tik aurrera, bere izenarekin, 1971, Diarios, Paradoja edo Niño futuro bezalako ezinbesteko diskoak argitaratu zituen. 2017an Pablo Sorozabal eta Pio Barojaren Adiós a la Bohemia zartzuela egokitu zuen eta Joserra Senperena eta Angela Molinarekin batera aurkeztu zuen antzoki honetan.

Concierto homenaje al músico y cantante Rafael Berrio (San Sebastián, 1963-2020) por parte de una quincena de amigos y compañeras de profesión. Rafa Rueda, Charly & Pavlyuchenko, Amateur, Virginia Pina, La Oreja de Van Gogh, Petti, Paul San Martin, Sanchís y Jocano, Mursego, Abraham Boba, Julia-Cristina, Txetxo Bengoetxea, Joseba Irazoki, Miren Iza, Mikel Erentxun y Diego Vasallo interpretarán temas del músico donostiarra junto a la banda formada para la ocasión por Joserra Senperena, Fernando Neira, Joseba Irazoki y Karlos Aranzegi.

Berrio, figura fundamental de la escena musical de San Sebastián, fue miembro de los grupos UHF, Deriva y Amor a traición, con los que grabó un maxi y cuatro elepés. A partir de 2011, ya con su propio nombre, registró discos imprescindibles como 1971, Diarios, Paradoja o Niño futuro. En 2017 adaptó la zarzuela de Pablo Sorozabal y Pío Baroja Adiós a la Bohemia que representó junto a Joserra Senperena y Ángela Molina en este mismo teatro.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana