"Fútbol y literatura"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Maiatzak 20
  • "Fútbol y literatura"

"Artea eta Literatura" Hitzaldi-zikloaren barruan.

Futbola eta Literatura

  • Bidaia euskal literaturan eta futbolean. Mari Mar Boillos
  • Literatura eta futbola Ramiro Pinillaren eleberrian. Jon Kortazar

Futbola eta literatura errealitate antagoniko gisa aurkeztu izan dira tradizionalki. Hala ere, nazioartean ospe handia duten genero ezberdinetako autoreek paper esanguratsua aitortu diote futbolaren munduari beren lanetan. Euskal literaturan ere hala izan al da? Futbolak presentzia izan du euskarazko testu literarioetan? Hitzaldi honek galdera horiei erantzuna ematea bilatzen du, hiru ardatzetatik begiratuta: ikerketatik, didaktikatik eta sorkuntzatik.

Hizlariak

Mari Mar Boillos Pereira, Filologia Hispanikoan lizentziaduna EHUn, Hizkuntzalaritza Aplikatuan (Antonio de Nebrija Unibertsitatean) eta Irakasleen Prestakuntzan (Deustuko Unibertsitatea) Masterrak eta Hezkuntza Berrikuntzan eta Bizitza osoko ikaskuntzan Nazioarteko Doktorea (Deustuko Unibertsitatea - 2016). EHUko irakaslea eta ikertzailea.

Jon Kortazar Uriarte, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Literaturako katedraduna. Komunikabideetako artikulugile eta kolaboratzailea da, atzerriko hainbat unibertsitatetan hizlari eta irakasle izateaz gain. Bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli da. LAIDA, Literatura eta Identitatea ikerketa taldea zuzentzen du, zeianaren emaitza den, besteak beste, Egungo Euskal Literaturaren Historia zortzi liburukiko argitalapena.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana