"Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío", Ana Laura Aláez-en erakusketa

Bilbao 2021(e)ko maiatzaren 20(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • "Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío", Ana Laura Aláez-en erakusketa
  • "Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío", Ana Laura Aláez-en erakusketa

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Ana Laura Aláez artistaren Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío (Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik) erakusketa ireki du. Zentroan bisitatu ahal izango da irailaren 26ra arte.

Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketak artistaren azken hiru hamarkadetako lana biltzen du, eta bere produkzioaren azterketa zabaltzen du, gaur egungo arte-panoramako garrantzitsuenetakoa.

Ana Laura Aláezek Euskal Herrian jaso zuen prestakuntza, 80ko hamarkadaren bigarren zatian. 80ko hamarkadako euskal testuinguruan hezitako sortzailea, krisi sozial eta ekonomikoak, indarkeriaren gorakadak eta itxaropenik ezak markatua, eta emakumearen ikusezintasun bereziak esparru gehienetan, batez ere kulturan. Egoera horretan, artistak bere klase, genero eta leku izaeragatik ezarritako estereotipo zurrunak zalantzan jartzen dituen irudikapenaren kritika bat garatu du — eguneroko elementuak eta eskulturak konbinatzen dituen ekoizpen baten bidez —.

'Emozioen arkitekto' gisa definitzen du bere burua, bere bizitza eskultura bilakatzen duen norbait —itxuraz ezinbestez artistikoak ez diren baliabideak erabiltzen dituenean ere bai—, eskultura eraldatzeko bitartekotzat hartzen duena.

Aldarrikatzen du edertasuna ez dagoela estandarizazioan, desberdintasunean baizik, eta artea biziraupen-ariketa gisa hartzen du, non egunerokotasunaren zeinuak berrirakurtzen diren eta errealitate bizigarriago baten alde jartzen diren.

Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío Aláezen jaioterrian aurkezten den tamaina honetako lehen erakusketa monografikoa da, eta bertan bere azken lanetako batzuk erakusten dira hasierako beste lan batzuekin hizketan.

Erakusketak bira bat ematea eta sorburura, abiaburura jotzea proposatzen du, azken hogeita hamar urteetan artistaren obran azaldu diren gaien arrakaletan lan egiteko: gorputza idulki gisa, idulkia eskultura gisa, eskultura kanta gisa, gaua material gisa, identitatea gatazka gisa, inpostura aukera gisa. Erakusketaren izenburua instalazioetako batetik hartuta dago, eta ekitaldi bateko arrasto berezkoa ekartzen du gogora, ustezko denbora ez-emankor horrekin, errealizazioen eta desengainuen aurrean ilusioak eta itxaropenak aurkeztuz.

Erakusketa lau multzo tematikotan banatuta dago –Objektu eta luzapen zitalak; Eszitazioa eta hutsunea; Indarkeria eta zaurgarritasuna; Mitoa, emakumearen sexualitatea eta kamuflajeko ideologia–, eta obren arteko elkarrizketa gisa planteatzen da, atzera begirako kontzeptutik aldenduz. Espazio bakoitzak pieza nagusi bat aurkezten du, hainbat obra multzoz inguratua, denbora linealeko irakurketa saihestuz, eta lan bakoitza gainerakoekin lotzen saiatuz, forma zatikatu horiek multzo berri bat osa dezaten.

Guztira 47 pieza dira, 14 argitaragabekoak, ikonoen eskulturen berrinterpretazioak. Besteak beste, laurogeita hamarreko hamarkadatik gaur egun arte egindako obrak La cortesana (1992-2021), Pulseras (1993- 2014), Piel de naranja (1995-2021), Metal Lipsticks (1999-2021), Wonder Woman P.A (1993), No hables con extraños (1989), Braintree P.A (2008), Impostura (2014), Uñas rojas (revisited) (1991-2021) edo Loba (2014) bezalakoak.

Gainera, Azkuna Zentroko erakusketa honetarako sortutako bi pieza aurkeztuko dira: La naturaleza no está de nuestra parte (2021) eta Fuerzas anticipadoras (2021).

Erakusketaren katalogoak, dendaz-en eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean salgai, artistaren lana kokatzen duten oinarrizko testuak ditu, Bea Espejok Bea Espejo, Paul B. Preciado, Ángel Bados, María José Belver, Sonia Fernández Pan eta Ana Laura Aláez idatzitak.

Erakusketak bisita gidatuak izango ditu ostegunero, arratsaldeko seietan. Sarrera librea da, Az Info / 944 014 014 helbidean izena eman ondoren.

Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketa-proiektuak Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok eta Centro de Arte Dos de Mayo – Madrilgo (CA2M) ekoiztuten dute eta Institut d'Estudis Baleàrics erakundearen laguntza du.

ANA LAURA ALÁEZ

Gure Artea 2013 sariaren irabazlea. Nazioarteko bienal hauetan parte hartu du: Istanbulgo 5. Bienala, Turkia, 1997; Veneziako 48. Bienala, Italia, 1999; Busango 2. eta 3. Bienala, Korea, 2000 eta 2004; Buenos Airesko Bienala, Argentina, 2001; Veneziako 49. Bienaleko Espainiako Pabiloia, 2001. Erakusketak: Dance & Disco, Espacio 1, MNCARS, Madril; Beauty Cabinet Prototype, Palais de Tokyo, Paris; Hell Disco, Helsinki City Art Museum, Finlandia; Pabellón de escultura, MUSAC, León; Bridge of Light , 2008, Towada Art Center-eko pieza iraunkorra, Towada City, Japonia.

BEA ESPEJO 

Arte-kritikaria eta komisarioa da. Artearen Historian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Arte eta Komunikazio Kritikako Masterra ikasi zuen Gironako Unibertsitatean, Madrilgo Erkidegoko Madrid 45 Arte Bisualen Programako zuzendaria da, eta El País egunkariko Babelia gehigarriko arte-arduraduna ere bai. 2007an arte-kritikaren GAC Saria jaso zuen eta 2022rako Veneziako Bienaleko Espainiako Pabiloia prestatzen ari da.

ANA LAURA ALÁEZ. Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío

IREKIERA.
Maiatzak 20, osteguna, 16:00etatik 20:00etara.
Erakusketa aretoa.
Sarrera doan, leku-kopurua bete arte.

ERAKUSKETA

Maiatzaren 20tik irailaren 26ra, asteartetik igandera, 11:00etatik 20:00etara. Astelehenetan itxita.
Sarrera doakoa, leku-kopurua bete arte.

BISITA GIDATUAK

Ekainaren 3tik aurrera, ostegunero, 18:00etan eta 19:00etan. Euskara eta gaztelania.
Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda: Az Info / 944 014 014.
Gehienez ere 6 lagun.

KATALOGOA

Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío.
Ana Laura Aláez.
Erakusketaren katalogoak artistaren lana kokatzen duten oinarrizko testuak ditu, Bea Espejok Bea Espejo, Paul B. Preciado, Ángel Bados, María José Belver, Sonia Fernández Pan eta Ana Laura Aláez idatzitak.

Dendaz-en, Azkuna Zentroko dendan (Kultura Atrioan) eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana