"Xabier Salaberria. Arkitekturarik gabeko erakusketa bat"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko maiatzaren 21(e)tik 2021(e)ko urriaren 17(e)ra
  • "Xabier Salaberria. Arkitekturarik gabeko erakusketa bat"

Xabier Salaberria (Donostia, 1969) eskulturaren, diseinuaren eta arkitekturaren esparruetan mugitzen da. Eskulturaren praktikarekin eta erakusketen diseinuarekin lotutako tekniken eta materialen historiaren azterketan oinarritzen da haren lana. Argazkia, marrazkia eta instalazioa erabili ditu artistak Artium Museoko erakusketaren testuinguruan ekoitzitako proposamenetan. Hainbat erakusketa-gailuren azterketatik abiatuta espazio hori interpretatu egin du eta bertan esku hartu du, aretoetan ibilbide-sistema bat marraztuz museografiaren alderdi teknikoen, arkitekturaren funtzioen eta historiaren, paisaiaren eta lurraldearen irudikapenaren artean proposatutako gurutzaketetan barneratzeko. 

Azken hamarkadako bakarkako erakusketen artean, honako hauek aipa daitezke: Entremuebles/ entre el mueble y el inmueble, Miel Oyarzabalekin egindako lankidetza Bulegoa z/b-n, Bilbo (2020); R de Radio, CarrerasMugica Galerian, Bilbo (2020); [martillo puño- flecha dedo], Parallel galerian, Mexiko DFn (2017) eta Proceso y Método. (A.T.M.O.T.W.), Guggenheim Bilbao Museoan (2013). Era berean, hainbat talde-erakusketatan parte hartu du, hala nola El Sauce ve de cabeza la imagen de la garza, Tenerifeko TEAn (2020); Ganar Perdiendo, Madrilgo Centro Centro-n (2019); Restos materiales, obstáculos y herramientas, Sao Pauloko 32. biurtekoan (2016); edo Une Machine désire de l ‘instruction comme un jardin désire de la discipline, FRAC Lorraine de Metz-en (2014).

Komisariotza: Enrique Martínez Goikoetxea / Beatriz Herráez

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 21(e)tik 2021(e)ko urriaren 17(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana