"Musika dibertigarria da" 2021: SUSTRAI ART DÚO

Bilbao 2021(e)ko Maiatzak 21
  • "Musika dibertigarria da" 2021: SUSTRAI ART DÚO

Maiatzean, Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da - La música me diviertekontzertu didaktikoen zikloaren beste edizio bat jarriko du abian Bertendona Institutuan.

Programa honetan hainbat musika taldek parte hartuko dute, biztanleen artean musikarako zaletasuna sustatzeaz gain, musika klasikoa eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuk ikusleengana hurbiltzeko.

Horrela, lau kontzertu antolatu dira hileko ostiral bakoitzean. "Musika dibertigarria da - La música me divierte" maiatzaren 7an hasi eta 28an bukatuko da.

Ostiraletako kontzertuek (7, 21 eta 28) 5 euro balioko dute, eta maiatzaren 14koak, haurrei zuzendutakoak, 2,5 euroko prezioa izango du.

Lau hitzorduetarako sarrerak www.bilbaokultura.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.

Gainera, sarreren % 10 gutxienez aretoan bertan egongo da eskuragarri, ikuskizun bakoitza hasi baino ordubete lehenago.

Ostirala, maiatzak 21, 18:30etan
SUSTRAI ART DÚO UNA VISIÓN DE LOS SIGLOS XVII AL XXI

Pía Rojas, pianoa; eta Ibon Pérez del Palomar, txirula.

2014an sortu zen duoa, eta Estatuko nahiz atzerriko hirietan jardun izan da. Barrokoko, Klasisizmoko, Erromantizismoko, Inpresionismoko eta Musika Garaikideko estiloetako errepertorioak eskaintzen dituzte.

 

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 21
  • Ordutegia18:30
  • LekuaBertendona Institutua

    Bilbao

Non

Euskadi, auzolana