“Ñam-ñam” lanak txitxirio-eltzearen zoritxarrak kontatzen ditu. Maltzurkeria eta iruzurren bidez eskuz esku doa.Nahaste, gose eta graziazko istorioa: sabelkeria, diru-gose edo besterik gabe beharrarengatik adoratzen den eltzearen zoritxar zentzugabeak.Gag eta egoera komikoen antologia, XVI. eta XVII. mendeetako Espainiako antzezlan laburretatik eta pikarokeria-eleberrietatik atera eta moldatutakoak (pausoak, entremesak, asto-lasterrak...).
“Ñam ñam” ez da ohiko entremes barrokoen lana, fartsaz mozorrotuta dagoen jatorrizko istorio, bakar eta kritikoaren zerbitzura iruzur, tranpa eta maltzurkerien katalogoa baizik.