"Andanzas y entremeses de Juan Rana"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Maiatzak 22
  • "Andanzas y entremeses de Juan Rana"
    Argazkia: David Ruiz (iturria: ronlala.com)

Udal Antzoki Sarea: 2021eko udaberriko denboraldia

Inkisizioa historiaren bilakaera alda dezakeen epaiketa sekretua egiteko bildu da. Salatua: Juan Rana, Urrezko Mendeko komediante ospetsuena. Delitua: hainbat belaunalditako publikoari barre eragitea bere umore lotsagabe eta trufariaz, gizarte osoa erretratatzen duen bitartean. Frogak: garaiko egile handienen entremesen hautaketa bat (Calderón, Moreto eta Quiñones de Benavente, besteak beste), zeinetan protagonista izan baitzen aktore bikain hura. Salaketak: biraoak, men ez egitea, lotsagabekeria, probokazioa, espiritu kritikoa, heresia...

Jaso dezakeen zigorra: sutan hiltzea. Juan Rana: pieza laburren jaia, zuzeneko musikarekin, umorearen mugei buruzko hausnarketa, eta Espainiako antzerki klasikoaren funtsezko figura bati egindako omenaldia.

Espainiako Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren eta Ron Lalá konpainiaren arteko koprodukzio berria, aurreko lanen arrakasta handiaren ondoren: En un lugar del Quijote eta Cervantina.

Sorkuntza kolektiboa: Ron Lalá
Antzerkigintza eta bertsioak: Álvaro Tato
Konposizioa eta moldaketak: Yayo Cáceres, Juan Cañas, Miguel Magdalena, Daniel Rovalher
Zuzendaritza: Yayo Cáceres
Zuzendaritza musikala: Miguel Magdalena
Antzezleak: Juan Cañas, Daniel Roval, Miguel Magdalena, Íñigo Echevarría, Fran García
Iraupena: 90 minutu

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana