Carolyn Carlson Company: "The Tree (Fragments of Poetics on Fire)"

Bilbao 2021(e)ko Maiatzak 22
  • Carolyn Carlson Company: "The Tree (Fragments of Poetics on Fire)"
    Carolyn Carlson Company (argazkia: Frédéric Iovino)

Carolyn Carlson dantzako mitoa da mundu-mailan. Kalifornian jaio zen eta gaur egun Frantziako herritarra da, baina, batez ere, nomada da, bere unibertso poetikoa garatu eta partekatu nahian dabil beti. Izan ere, bere lanaz mintzatzean, Carlsonek nahiago du «poesia bisuala» terminoa erabiltzea «koreografia» hitza baino. Lau hamarkadatan 100 piezatik gora sortu ditu, eta horietako asko mugarriak dira dantzaren historian. 2006an, Veneziako Biurtekoak haren lana goraipatu zuen koreografo bati emandako lehenengo Urrezko Lehoiarekin.

The Tree da konpainiarentzat sortu duen azken lana. Koreografoaren ikuspegi onirikoari esker eta parte hartzen duten 9 dantzarien birtuosismoaren bidez, kolapsoaren atarian den naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsu eta bizia eskaintzen du piezak. Fenix hegazti baten antzera natura bere errautsetatik birsortuko den itxaropena ere adierazten du. Gaston Bachelard filosofoaren Fragments of a Poetics of Fire lanean oinarrituta, sugarren indar poetiko eta sinbolikoa eta, ikuspegi zabalago batekin, naturako elementuen konplexutasuna izan ziren Carolyn Carlsonen inspirazio-iturriak. 2000. urtean Literatura Nobel saria irabazi zuen Gao Xingjian artista bisualarekin batera egin du lan koreografoak. Gao Xingjianek, bere margolan abstraktuekin, eszenografiaren bikaintasuna lortu du.

Koreografia: Carolyn Carlson
Koreografia-laguntzailea: Colette Malye
Artista bisuala: Gao Xingjian
Musika: H. Purcell, J. Sibelius, J. S. Bach, Philip Glass, René Aubry, Aleksi Aubry-Carlson, Nicolas de Zorzi
Argiztapen-diseinua: Rémi Nicolas
Dantzariak: Constantine Baecher, Chinatsu Kosakatani, Juha Marsalo, Céline Maufroid, Riccardo Meneghini, Isida Micani, Yutaka Nakata, Sara Orselli, Sara Simeoni
Argiztapen-zuzendaria: Guillaume Bonneau
Eszena-zuzendaritza: Jank Dage
Soinu eta bideo zuzendaritza: Rémi Malcou
Produkzioa: Carolyn Carlson Company
Koprodukzioa: Théâtre National de Chaillot, Théâtre Toursky Marseille, Ballet du Nord / Centre Chorégraphique National Roubaix Hauts-de-France, Equilibre Nuithonie Fribourg
Egonaldiak: Pariseko CDCN-Atelier, salle Allende (Mons-en-Baroeul) eta Kiosk (Marquette-lez-Lille)
Babeslea: Crédit du Nord
Carolyn Carlson Company Frantziako Kultura ministerioak (DGCAk) sortu zuen eta Tilderren laguntza jasotzen du


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana