Espazioa Txistua Denbora

Amorebieta-Etxano 2021(e)ko Maiatzak 22
  • Espazioa Txistua Denbora

Txistua Euskal Herriko instrumentu tradizionala izanik, historian zehar izandako eboluzioaren ondorioa aurkeztea du helburu errezitalak. Alegia, txistua XXI.mendeko espazioa eta denbora elkartzen dituen musika-tresna. Aritz Labrador zornotzarrak aurkeztutako kontzertu honetako programako obrek egungo espazioa eta denbora dute hizpide eta instrumentuak jasan duen eboluzioa hausnartzen du: dantza tradizionaletik garaikidera, herri musikatik gaur egun konposatutako obra berrietara.


• “Lich” – Yolanda Campos
• “Lamiak” – David Cantalejo
• “Ayeo” – Felix Ibarrondo
• “Suite atlántica” – Joaquín Á. Lecumberri
• “Siete miniaturas para Txistu y Piano” – David Cantalejo

Aritz Labrador (BIO)
Txistu ikasketak Zubiaur Musika Eskolan hasi eta Bilboko “Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorioan zein Musikenen burutu ditu Aitor Amilibia irakaslearekin. Aldi berean Orkestra eta Koru Zuzendaritzako ikasketak egiten dihardu Musikenen bertan, Arturo Tamayo eta Basilio Astúlez irakasleekin.
Azken urteotan kontzertuak eman ditu Alemanian, Frantzian eta Suitzan, txistuari perspektiba internazionala emanez. Silboberri Txistu Elkarteko kide bezala, “Txistua XXI.mendean” eta “Musikagileak” musika garaikideko zikloetan parte hartu du egungo konpositoreen estreinaldiak jotzen. Gaur egun
Zornotzako Musika Bandako zuzendaria da, baita Durangoko Txistulari Kontzertuko zuzendari gonbidatua ere.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 22
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Zornotza Aretoa
    Urbano Larruzea, z/g
    Amorebieta-Etxano
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Zornotza Aretoa

Non

Euskadi, auzolana