Barakaldoko Udal Musika Banda: “Neotango Concerto”

Barakaldo 2021(e)ko Maiatzak 28
  • Barakaldoko Udal Musika Banda: “Neotango Concerto”

Edurne Zabalo – Klarinete-jotzailea

Gorka Hermosa – Akordeoi-jotzailea

Alberto García Espina – Zuzendaritza

Edurne Zabalo klarinete-jotzaileak eta Gorka Hermosa akordeoi-jotzaileak osatzen duten bikoteak interpretatzen ditu Hermosak duo horretarako idatzitako konposizioak Sari ugari jaso ditu haren musikak; beste askoren artean, CIA IMC-UNESCO-ren konposizio saria.
Azken urteotan, orkestra handi ugarik interpretatu du haren musika sinfonikoa eta nazioarteko auditorium ospetsuenetan ere entzun da, hala nola, Berlingo Filarmonikoan, Washingtongo National Opera Kennedy Center-en eta Madrilgo Auditorium Nazionalean.
Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioko irakaslea da Edurne Zabalo klarinete-jotzailea. Eskarmentu handia du ganbera musikan ez ezik orkestra eta banda ugaritan ere. Halatan, nortasun propioa ekarri dio errepertorio honi.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana