Auzo Eszena 2021 (negua - udaberria) programaren baitan.
--
Roald Dhalek idatzitako ipuin sorta bat. Intriga, umore beltza eta ikuslearekiko konplizitatea eragiten duen amaiera dira labanak bezain zorrotzak diren istorio labur hauen elementu nagusiak. Norbaitek egin behar du lan zikina. Mendekua. Gorrotoa. Zikoizkeria. Gizakiaren maltzurkeria eta axolagabekeria besteen zoritxarraren aurrean. Umore beltza, oso beltza.