ZINEMAZALE BERRIAK: euskarazko pelikulen emanaldiak

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko maiatzaren 23(e)tik 2021(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • ZINEMAZALE BERRIAK: euskarazko pelikulen emanaldiak

EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, Zinemazale Berriak programa jarriko du abian maiatzaren 23an, zinema-aretoetan publiko berriak sar daitezen sustatzeko. Guztira, 18 euskal zinemak hartuko dute parte ekimen honetan, gehienak EZAEren baitakoak, baina baita ekimen honekin bat egin nahi izan duten beste batzuk ere. 

Gaur egungo zinema-aretoen eskaintza osatzeko eta aretoetara ikusleak erakartzeko, asteburuetan goizeko saioak 2,90 euroan eskaintzea erabaki da. Estreinaldiak euskaratzea bultzatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programaren barruan daude 2021ean proiektatuko diren 12 filmak.

Filmeen zerrenda 

Programa hau bat dator EZAEren helburuekin, hau da, kultura zinematografikoa sustatzea, komunikatzea eta zabaltzea. Eta, aldi berean, kanpainak euskal zinema-aretoak leku erabat seguruak direla eta osasun-eskakizun guztiak zehatz-mehatz betetzen direla dioen mezua indartzeko balioko du. 

Guztira 18 aretok parte hartuko dute “Zinemazale Berriak” programan: 9 Gipuzkoan (Principe, Antiguo Berri, Bastero, Villabona, Areria, Zumarraga, Beasain, Zarautz eta Niessen); Bizkaian 7 (Multicines Bilbao, Golem, Getxo, Durango, Bermeo, Mungia, Muskiz); Araban 2 (Gorbeia eta Florida). 

Hau da estreinaldien zerrenda orokorra, nahiz eta zine batzuek salbuespenez egutegian aldaketaren bat egin dezaketen, zine bakoitzaren programazioan egin beharreko egokitzapenak tarteko. Hori dela eta, zinema bakoitzean karteldegia kontsultatzea gomendatzen zaie ikusleei, emanaldien data eta ordutegia jakiteko. 

https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/69157

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 23(e)tik 2021(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • Ordutegiairekia.euskadi.eus
  • LekuaHainbat udalerri
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana