Euskadiko Orkestra: "Noragabeko adiskidea"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Maiatzak 25
  • Euskadiko Orkestra: "Noragabeko adiskidea"

Zuzendaria: Anja Bihlmaier

Anja Bihlmaier Alemaniako opera-antzoki eta kontzertu-aretoetako zuzendari aktiboenetako bat da, baita Eskandinavia eta Erresuma Batukoetakoa ere. Euskadin egingo duen estreinaldian, gure denboraldi osoa lotzen duen garaia laburtuko du: Erromantizismoa. Wagnerren Tristan eta Isolda operako ezinezko amodioaren sublimazioaren ondoren, Preludioa eta maitasunagatiko heriotza lanean laburbilduta, Manuel Walser baritonoak ahotsa emango die Mahlerren Lieder laneko lehen zikloko Noragabeko adiskide baten kantak deritzenei.

Walserrek (Thomas Quasthoffen ikaslea eta, azken urteotan, Vienako Operako izarretako bat) bidaiariaren rola hartuko du, bidean utzi dituen amodioen inguruko hausnarketan. Ekitaldia Schumannen 1. sinfoniarekin amaituko da. Konpositorearen lehen orkestra-lan handia da; hilabete baino gutxiago behar izan zuen idazteko, inspirazio-aldi harrigarri bat izan zuen eta.

R. Wagner
Tristan eta Isolda, preludioa eta maitasunagatiko heriotza

G. Mahler
Noragabeko adiskide baten kantak

R. Schumann
1. Sinfonia, 'Udaberria'

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana