"Resina, brea y glicerina", Miriam Isasiren erakusketa

Bilbao 2021(e)ko maiatzaren 27(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • "Resina, brea y glicerina", Miriam Isasiren erakusketa

Miriam Isasi artista bisualak "Resina, brea y glicerina" (Erretxina, brea eta glizerina) proiektuaren emaitza aurkezten du, paisaiaren identitateari lotutako ikerketa bat, etnobotanikara lengoaia plastiko batetik hurbiltzeko, gure testuingurua ulertzeko kontzeptu natural gisa.

Sendabelarren eta haien sistema immunologikoen erabileratik abiatuta, proiektua konifero-basoetan hasten da, arroka-erretxina hari gidari gisa hartuta proiektuaren garapenean. Planeta metalikoen bidez, kontzeptu alkimiko gisa, hainbat eskultura landu dira, landareen zezidio-forma desberdinetan oinarrituta. Artista lanean hasi da kontzeptu horrekin eta instalazio honetan presentzia izatea nahi izan du. Transmutazio-elementuak, magiara, bitxira, biziraupenkapsuletara edo planeta-sistemetara eramaten gaituztenak.

Garapen-prozesuan, Miriam Isasik sakon ikertu ditu landareen eta petrikiloen praktika sendatzailearen arteko loturak, baliabide naturalen inguruko herri-kultura eta tradizioa, eta landareen erabilera eta botanikatik egindako azterketa teknikoagoa ere bai.

Artistak Babesturen esparruan egin du lan hau. Azkuna Zentroak sorkuntza garaikideari laguntzeko duen programa berezia da Babestu, 2020an abian jarritakoa.

MIRIAM ISASI Arte Ederretan doktorea da EHU/UPVtik, eta Mexikoko UNAMen egin du nazioarteko egonaldia. Ikuspuntu garaikidean kokatuta, sortzen duen diskurtsoa eraikitzeko, hainbat arlori egiten die keinu: antropologiari, historiari, aktibismoari, paisaiari eta memoriari. Bakarkako erakusketak egin ditu MUSACen, Montehermoson Kulturunean, Buenos Airesko C.C. Floreal Gorinin, Irun Factoryn, Mexiko Hiriko Casa Galerían eta BilbaoArte Fundazioan, besteak beste. Isasirentzat, erakusketa bakoitzak dakar espazioarekiko elkarrizketa eta proiektu bakoitzerako egindako ikerketaren sintesia. Erakusketa kolektiboetan parte hartu du: ARTIUM, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Erromako Espainiako Akademia, San Fernando Akademia, Bilboko Guggenheim Museoa, Torontoko Doris McCarthy Gallery, HUARTE Arte Garaikideko Zentroa, Burgosko [CAB] eta Donostiako San Telmo Museoa.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana