Ainara Ortega + Angel Unzu

Bergara 2021(e)ko Maiatzak 28
  • Ainara Ortega + Angel Unzu

Onin diskoaren aurkezpena.

Ainara Ortegak eszenatokietan hogei urte daramatzan musikariak bibolin ikasketak amaitu zituen hemeretzi urterekin eta berehala ekin zion abesteari, Gorka Legarreta gitarristarekin Bossa Novak eskainiz. Jazz musikan historikoa den Sheila Jordan abeslaria izan zuen lehen irakaslea, baita Carme Canela edo Judy Niemack ere. Psikologiako ikasketak utzi eta Musikene Goi Mailako ikastegiko lehen jazz promozioan sartu zen, baita Ohorezko Matrikularekin lizentziatu ere.

Duela hamabost urte Iñaki Salvadorrekin batera “Te doy una canción” izenburupean abiatu zen beste bi musikarirekin autore kanta, jazza eta olerkiak uztartuz (Hasier Oleaga baterian eta  Javier Mayor kontrabaxuan).

Aktore profesionalaren ibilbidean beste hainbesteko eskarmentua badu, Vaivén Producciones konpainiaren baitan, “Inalanbrikak” ikuskizunarekin, Olga Margallok zuzendurikoa. “El club de las mujeres invisibles” (2010eko Max Sarietan izendatua) edota “New Orleansko Cyrano”. Tanttaka Teatroa konpainiarekin “Kafka eta panpina bidaiaria” edo “Uda gau bateko ametsa”. Hika Teatroarekin ere hainbat lan egindakoa da, baita freelance moduan hainbat eta hainbat produktora eta konpainiatarako ere. Bere azken lanik arrakastatsuena “Mami Lebrun” izan da, Xake Produkzioak (2018ko Donostia Antzerki Saria). Telebistan berriz, “Eskamak kentzen” telesaileko aktore bezala ikusi genuen.

2015ean “Scat” bere lehen disko kaleratu zuen, taldearen buru, moldatzaile eta konposatzaile modura.

Oraingoan, bere bigarren disko lana argitaratu du beste formatu eta estilo arront desberdinean, “Onin” izenekoa, Lesakako errekari, bizitzari eta heriotzari eskainia.

MUSIKARIAK

Angel Unzu, Joana Ortega, Sebastian Ustarroz,  Fredi Pelaez, Iñaki Salvador, Luis Camino, Canario Ortega,  Asier Ardaiz, Mayi Arriola, Vito Rogado.

PRODUKZIO ARTISTIKOA: 

Ainara Ortega, Angel Unzu eta Fredi Pelaez.

SOINU TEKNIKARIA: 

Fredi Pelaez (Pottoko Studioa, Beasain)

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 28
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Agirre Plaza, 4
    Bergara
  • Sarrerak Erosi
  • Web Seminarixoa

Non

Euskadi, auzolana