"Campeones del mundo", Gaspar Avilésen erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2021(e)ko ekainaren 27(e)ra
  • "Campeones del mundo", Gaspar Avilésen erakusketa

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.

2021eko maiatzaren 28tik ekainaren 27ra arte. Jovellanos aretoan

Maiatzaren 28an, 19:00etan, erakusketaren irekiera. 

MUNDUKOTXAPELDUNAK *********da.
Objektu OSO gogorrak, eskulturaren balio sakratu eta solemnean sakontzen dutenak; formak eta materialak, desira eta erotismoa biziditzaketenak maitalearen apetek indarrez hartutako gorputzean;maitale harenak, zeinaren eskuek eragiten baitute eskultura sorrarazten duen fede- eta maitasun-ekintza.
Azkenbatean, ******** hutsa.

Gaspar Avilésen biografia

Zeresan handirik ez; duela ia bost urte, Socuéllamosetik (Ciudad Real) irten nintzen EHUko Arte Gradua ikastera. Bi urte geroago, 2018ko udan, aukera izan nuen Tabakalerako artistentzako Lantegian egonaldia egiteko; eta, haraino, uste dut hori dela garrantzitsua, orain hasiko bide baita gainerako guztia.

Gero eta areago ari dira ariketa metaboliko bihurtzen sorkuntza-prozesuak. Kultura-erreferentziak, irudien iraunkortasuna eta norberaren bizipenak sistema sentikor berean oratzen dira elkarrekin. Formetan, haien arteko harremanetan eta sorrarazten duten zentzuan jarduten du sorturiko energiak, sinapsiek neuronak komunikatzen dituzten bezala, edo odolak bere fluxuan bizia higiarazten duen bezala.

Horregatik, Gaspar Avilések bere proposamenak kausa komun batean biltzen dituenean, konexioak ematen ari zaio bere ekoizpenari. Piezetako bakoitzak berez eskultorikotasuna zalantzan jartzeko ausardia badu ere, erakusketan bilduta, zalantza hori beste hainbat alderditan areagotzen da: zeharkatu egiten gaitu, eta subjektu gisa eragiten digu; galdearazten digu gorputzaz, organoez eta horrek guztiak zer dakarren.

Eskultura eta erakusketa (forma eta araua) pieza multzo horretan desmuntatzeak edo zatikatzeak, erronka baten aurrean jartzen gaitu: desirak eta fluxuak mihiztatzea; ordena propioa ezartzea; ulertzea objektu horiek artea baliatzen dutela metabolismo konplexu batez jarduteko, zeinak zerikusi handiagoa baitu irrikarekin, eragiteko eta eragina hartzeko ahalarekin.

Cristina Arrazolak, komisarioak, idatzitako testua
 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2021(e)ko ekainaren 27(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non

Euskadi, auzolana