"El Nus la Flor" poesia eta musika ikuskizuna

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • "El Nus la Flor" poesia eta musika ikuskizuna

Jalgi! Voz 2021 Jaialdiaren baitan.

Zer da poesia? Eta zeuk galdetzen didazu? Poesia, zeu zara!

Abiapuntutzat hartuta poesia (edo musika) ulertu nahi izatea zentzugabea dela, ezin baita irrazionala arrazionalizatu, ikuskizun honek irudiak eta sentimenduak somatzeko eta gogora ekartzeko aukera eskaintzen digu, musika eta poesiaren arteko muga-jolas baten bidez, baita ezagutzen ez ditugun hizkuntzak direnean ere.

El Nus la Flor

El Nus la Flor Enric Casasses olerkariaren katalanez idatzitako olerki argitaragabeen bilduma baten izenburua da (Edicions Poncianes). Baita Enric-en olerki bilduman oinarritutako eta Daniel Ariño piano-jole eta konpositore gaztearen ziklo poetiko-musikala ere. Kanta eta errezitazio ziklo paregabea, non estilo estetiko ezberdinak batera egiten duten: inpresionismotik eta modernismotik, jazz, cabaret edo flamenko eraginetaraino. Enric-en olerki jostalari eta kaleidoskopikoak, forma eta estilo ugarikoak, bazeramann jada musika bere barnean. Bartzelonan girotutakoa, kutsu intimo, gogoetatsu, umoretsu eta pasional batean garatzen da zikloa.

 

Jalgi! Voz

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • Ordutegiamaiatzak 28 eta 29 / 19:30
  • Lekua Baratza Aretoa
    Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa8 € (Araian doan)
  • Sarrerak Erosi
  • Web Baratza Aretoa

Non

Euskadi, auzolana