Altzako Bertso Aroa 2021

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2021(e)ko abenduaren 10(e)ra
  • Altzako Bertso Aroa 2021

Altzako XXI. Bertso Aroa antolatuko dute aurten ere Bizarrain elkarteak, Altzania kultur elkarteak eta Altzako bertsozaleek. Maiatzaren 29an hasiko da, eta berritasun moduan, urte osoa kontuan hartuko duen plangintza osatu dute antolatzaileek, Donostia Kulturaren eta Lanku kultur zerbitzuen laguntzarekin.

Bertso Aroa Eli eta Manex Pagolaren ekitaldi batekin hasiko da: maiatzaren 29an kontzertu bat emango dute bertsotan, 19:00etan, Tomasene kultur etxean. Ekainaren 5ean, berriz, bertso jaialdia egingo dute: Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Uxue Alberdi eta Joanes Illarregi bertsotan arituko dira, 19:00etan, Larratxoko Kultur Etxean. Gaiak Maite Berriozabalek jarriko ditu.

Lehen bi ekitaldi horien ostean, irailean jarraituko du Bertso Aroak. Irailaren 16an Bertsoaren harria emanaldia eskainiko dute Koldo Izagirrek, Maialen Lujanbiok eta Beñat Gaztelumendik, 19:00etan, Tomasene kultur etxean.

Urriaren 1ean, Erik eta Win emanaldia eskainiko dute, 19:00etan, Larratxoko kultur etxean; eta urriaren 16an, kultur aniztasuna lantzen duen bertso antzerkia eskainiko dute 5 eta 11 urte arteko haurrentzat, 18:00etan, Tomasene kultur etxean. Azaroaren 20an bertso bazkaria egingo dute Herrera kirol elkartearen egoitzan, 14:00etan, eta Nerea Ibarzabal eta Julio Soto arituko dira bertsotan; gaiak jartzen, berriz, Joseba Alkiza izango da. Bukatzeko, abenduaren 10ean Koplariak koplari emanaldia eskainiko dute, 19:30ean, Larratxoko kultur etxean.


Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2021(e)ko abenduaren 10(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana