Kutxa Kultur Gauak 2021

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2021(e)ko uztailaren 31(e)ra
  • Kutxa Kultur Gauak 2021

Kutxa Kultur tokian tokian sortzen ari den talentu amateurrarentzako plataforma da, eta proposamen dinamiko, fresko eta formatu berritzailea duena bizitzera gonbidatzen zaituztegu, konpainia onean eta giro lasaian, maiatzaren 29tik irailaren amaierara arte.

Kontzertuak, antzerkia, topaketak, elektro-saioak, dantza garaikidea, moda … eskaintza osoa eta kalitatezkoa da, eta, gainera, berrikuntzak ere baditu, hala nola Kutxa Kultur Musika 2021 banden aurkezpen-kontzertuak, Dock of The Bay jaialdiaren eskutik irrati eta dock live saioak, zinema-saioak, … Aire zabalean gozatzeko pentsatutako proposamena da, baina, eguraldia lagun ez bada, Kutxa Kultur Plazara eramango da.

Ia 60 ekitaldia, eta hasiera, maiatzaren 29an J. Largo-rekin izango da; Kutxa Kultur Musika 2021 programan dagoen talde honek zuzenean aurkeztuko du bere hurrengo lana “Pilas” ft. Eazy-G Lap Mobb osoarekin eta artista gonbidatuekin izango da kontzertuan. Estatu Batuetako Hip-Hop eta Trap soinuen eraginpean, bere funts artistikoa garatu du dotoretasun frantsesari lotutako estetikarekin. Barrak eta melodiak.

Programazio osoa webgune honetan argitaratuko da, baita sarrerak saltzeko estekak ere. Ekitaldien prezioak 3€ eta 15€ artekoak dira, programazioaren arabera. Sarrerak online (aukera gomendatua) eskuratu ahal izango dira, edo leihatilan (ekitaldia baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio-gunean, betiere online salmentan agortu ez badira).

Kutxa Kultur Gauak programak sartzeko arau eta segurtasun-neurri batzuk ezarri ditu bertaratzen direnek programazioaz bete-betean gozatu ahal izan dezaten: hitzorduak 19:00etatik aurrera izango dira ekainean (programan kontsulta daitekeen salbuespenen batekin); edukiera mugatua izango da; ekitaldira sartzea pixkanaka egingo da jende-pilaketak saihesteko (ezinbestekoa da txartelean adierazitako orduan joatea ekitaldi-eremura), eta abar.

Hala ere, Kutxa Kultur-etik #KulturaSegurua-ren alde egiten dugu, eta, beraz, COVID protokoloak ezarritako jarraibideei jarraituko diegu beti.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2021(e)ko uztailaren 31(e)ra
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non

Euskadi, auzolana