"Matar cansa"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Maiatzak 29
  • "Matar cansa"
    Argazkia: Alba Pino (iturria: teatrokamikaze.com)

Gasteizko Udal Antzoki Sarea: 2021eko udaberriko denboraldia

"Biktimak seduzitu egiten du, probokatu. Biktima unea iritsi arte egoten da zain, bizitza osoan; poliki erakartzen du bere hiltzailea". Bere burua hiltzaile baten miresle porrokatutzat duen gizon baten aitorpena da hau. Kontakizunak era gordin, poetiko eta are ebanjeliko batez aletzen dituen gertaeren bitartez, hiltzaileak izua piztu zuen munduan, eta gurtza gure kontalariarengan. Jaime Lorentek interpretatzen du Santiago Loza antzerkigile eta zinemagile argentinarraren monologo txalotua.

Matar cansa lanak ohikoaz bestelako ikuspuntua proposatzen digu. Zuria eta beltza, zintzoa eta gaiztoa, polizia eta hiltzailea baino ez ditugu ikusten, baina jende gutxik erreparatzen dio grisari, gaizki ematen ez duen gris horretan, orekari eusten diona eta beste bi muturrak taupaka eta bizirik mantentzen dituena.

Testua: Santiago Loza
Zuzendaritza: Alberto Sabina
Antzezlea: Jaime Lorente
Iraupena: 60 minutu


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana