Mihise + Ramona’s First Evil Boyfriend

Azpeitia 2021(e)ko Maiatzak 29
  • Mihise + Ramona’s First Evil Boyfriend
    Mihise
  • Mihise + Ramona’s First Evil Boyfriend
    Ramona’s First Evil Boyfriend

 

MIHISE

Usurbilgo Hotzikara taldeak joera aldaketa bat izan zuela baliatuz sortu da MIHISE eta ia bost urtez landutako bidaia bat proposatu digute “Kronik@” izena duen diska honetan. Estilo aldaketa, instrumentu aldaketa, formazio aldaketa… Ez dira gauza gutxi izan diska hau kaleratzeko eman beharreko pausuak eta horrek interes berezia eman dio lanari.

Bidaia hau praktikotasunagatik hamar puntutan mozten den arren (10 kantu), bidaia oso bat bezala planteatzen da. Isiltasunak tarterik ez duen DJ saioa edo obra klasikoa bailitzan. Bertan, ezinegon “lasai” batetik kolpe emozional bat jaso eta honen inguruan igarotako faseen kronika bat egiten da, esperientziak ematen duen ikuspegitik. Halaber, ez da kasualitatea diskoko azken zaratek diskoaren hasierakoen jarraipena izatea, kolpetik kolpera errepikatzen den buklea adierazten baita. Edo kronikoki konta daitekeen kronika, “Kronik@”.

Taldea osatzen dute: Beñat Urteaga (Bajua eta ahotsa), Antton Aranburu (Kitarra eta ahotsa) eta Mikel Olasagasti (Bateria).

Ramona’s First Evil Boyfriend

Ramona’s First Evil Boyfriend, Andrea Pozok (Azkoitia) eta Josemari Unanuek (Hendaia), apirilean, konfinamentu garaian, sortutako duo bat da. Hasiera batean demo batzuk grabatu genituen micro casete batean, eta azkenik, iralean, gure lehen lana osatzen duten zortzi kantak grabatu genituen gure etxeko trastelekuan. Erabat autoproduzitutako diska da (masterra ezezik, honekin laguntza izan genuen eta): gu geu aritu gara abestien konpozizio, grabaketa eta produkzio lanetan, baita portaden disenuan eta gure lehen bideoklipan ere.

Gure influentziei dagokionez, gure estiloa lo-fi, dream pop eta folk-aren nahasketa dela uste dugu, eta lehen lan honetan soinu intimoa, xinplea, lortu nahi izan dugu, baina inprobizazioaren esentzia hori galdu gabe, momentuan etortzen zitzaiguna grabatzen.

Oraindik zuzenean jotzeko aukera izan ez dugun arren, taula gainera igotzeko desiatzen gaude gure kantuak entzun nahi dituen edonorekin konpartitzeko.

 

katapulta.org

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana