Elssie Ansareo: "BIO-INT-DÍA"

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 1(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • Elssie Ansareo: "BIO-INT-DÍA"

Prototipoak 2021 ekimenaren barruan. 

Elssie Ansareo artistak "BIO-INT-DÍA" proiektuarekin esku hartuko du Lantegia. Ideien laborategiko fatxadan, zehazki 21 leihoetan egindako instalazio fotografiko eta ikus-entzunezko irudiarekin, eta proiekzio bat egingo du eraikinaren plano zeiharrean kokatutako Eguzkiaren Pantailan .

"BIO-INT-DÍA"(Bilbao-Interior-Día, Bilbo-Barnea-Eguna) izenburuak filmen gidoi teknikoen terminologia, kokapena eta argiztapen-asmoa ditu aipagai kasu honetan. Garai batean egunerokoa zen errealitatetik datorren fikzio baten eraikuntza narratiboa da. 

Jarrera kontzeptual hori koloretako 21 argazki gisa aurkezten da, biniloan inprimatuta eta leihoetan itsatsita; gorputz-zatiak erakusten dituzte, eskuetan, ahoetan eta keinuetan zifratuta, minutu bateko bideo batez lagunduta. Proposamen sentsorial eta hunkigarria lehen begiratuan, kolorez eta fantasiaz betea.

ELSSIE ANSAREO. (Mexiko Hiria 1979) Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUtik. Bere lan artistikoarekin hainbat espaziotako erakusketetan parte hartu du, bakarka eta taldean: Bilboko Guggenheim Museoa, Fundación Gabarrón NY, La Casa Encendida Madril, Malagako Arte Garaikideko Zentroa, Artium (Gasteiz), Centre d'art La Panera, Marzana Espazioa, Cubo Azul eta Parisko Pavé d' Orsay besteak beste.

Bere ibilbidean Berdintasun Ministerioaren Arte Plastikoetarako INJUVE Saria eta Arte Plastikoetarako Endesa Beka jaso ditu. Bere azken argitalpena, "El Observatorio" da, histeriari buruzko ikerketa-proiektu bat, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean egina. 

Arte-bilduma garrantzitsuen parte da bere lana, besteak beste, hauena: Bilboko Guggenheim Museoa, Endesa Fundazioa, Bilboarte Fundazioa, Iruñeko Udala, Artium Museoa, Teruelgo Museoa, Unicaja Fundazioa edo Mediterraneo Zentro Artistikoa (MECA).

FITXA ARTISTIKOA:

Argazkia eta bideo zuzendaritza: Elssie Ansareo
Ikus-entzunezko ekoizpena:  Fernando Díez Varela
Makillajea: Ana Vega

Erakusketa
Ekainaren 1etik irailaren 19ra
09:00etatik 21:00etara


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 1(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana