Gasteizko Mintzalaguna: Udako ekintza osagarriak

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko ekainaren 1(e)tik 2021(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • Gasteizko Mintzalaguna: Udako ekintza osagarriak

Ekainean zehar proposamen ezberdinak dakartzate ikasturteari amaiera emateko. Beti ere osasun neurriak mantenduz, bisita ezberdinak eta sukaldaritza tailerra proposatzen dizkizuegu. Aforo murriztua mantentzen da horrelako ekintzetan oraindik, interesa baduzu eman izena lekuak bete baino lehen!

Arte Ederren Museoa

XX. mende hasierako jauregi batek, hiriko bizitegi eremuan, 1850 eta 1950 arteko euskal arte bildumak hartzen ditu –Fernando de Amárica eta Ignacio Díaz Olano margolari arabarrei arreta berezia eskainita–, baita XVIII. eta XIX. mendeetako Espainiako arte bilduma ere, Vicente López, Carlos de Haes edo Federico de Madrazo izen handiko artistena, besteak beste

Bi bisita antolatu ditugu, goizean eta arratsaldean.
Noiz: Ekainaren 1ean, 11:30ean edo 17:00etan (arratsaldeko bisita BETETA)
Non: Arte Ederren Museoa
Zenbat: 5€
Izen ematea: behean dagoen galdetegian

 

Alde Zaharreko Fauna

Alde Zaharreko fauna ezagutzeko aukera paregabea izango dugu, Azaitz Unanue biologo eta txorizalearen eskutik. Hegaztiak ikusteko parada izango dugu batez ere baina, txitxi-burruntzi, saguzar, landare, narrasti zein topatzen ditugun bestelako animaliei buruz hitz egingo dugu.

Noiz: Ekainaren 9an, 18:30ean.
Abiapuntua: Santa Maria katedralaren plaza
Zenbat: 5€
Oharra: Bakoitzak bere prismatikoak eraman behar ditu.
Izen ematea: behean dagoen galdetegian


Sukaldaritza Osasuntsua

Bi errezeta osasuntsu eta fresko prestatuko ditugu Abastos Fundazioko sukaldean. Espazio zabal honek 15 sukaldari elkartzeko aukera ematen digu, bakoitzak bere espazio propioa eta tresneria izango ditu eskuragarri proposatutako errezetak prestatzeko. Osagaiak ere bertan jasoko dituzte parte hartzaileek.

Noiz: Ekainaren 17an, 18:00etatik 20:00etara
Non: Abastos Fundazioan
Zenbat: 15€
Izen ematea: behean dagoen galdetegian

Estibalizko Damak

Estibalizko Santutegira bisita gidatu honetan Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia eraiki zuten emakumeak ezagutuko ditugu.

Gogoratu kotxea erabili nahi ez baduzue, bizikletaz joateko Vasco-Navarro trenbidearen ibilbide berdetik joateko aukera duzuela.

Noiz: Ekainaren 22an, 18:30ean
Non: Estibaliz Santutegian

Zenbat: 5€
Izen ematea: behean dagoen galdetegian


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 1(e)tik 2021(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana