José Ramón Ais. "Baso bidaiariak / Bosques viajeros"

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 1(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • José Ramón Ais. "Baso bidaiariak / Bosques viajeros"

Prototipoak 2021 ekimenaren barruan. 

José Ramón Aisen "Baso bidaiariak / Bosques viajeros" espazio publikorako asmatutako zuhaitz-lerrokatzearen prototipoa da. Terrazan instalatuta, arboreto bat antolatzen du lerroan, espazioa diagonalean zeharkatzen duen erabilera publikoko lorategia. Arbolado para calles, imperios y paraísos seriearen baitan dago, artistak Erroman egin zuen egonaldian hasitako proiektuan; zuhaitz-lerrokatze patroiak eta ereduak sortzen ditu, zuhaitzen historiatik eta testuingurutik abiatuta kontakizunak eraikiz.

"Baso bidaiariak / Bosques viajeros" lanean Euskadiko zuhaitzen historia da ardatza: horietako batzuk jatorriz tokiko basoetakoak dira, beste batzuk beste nonbaitetik ekarriak. Lerrokatzea osatzeko, haritzak (quercus robur), pagoak (fagus sylvatica), lizarrak (fraxinus excelsior), palmondoak (washingtonia robusta) eta pinuak (pinus insignis) erabili ditu.

"Baso bidaiariak / Bosques viajeros" honetan, zuhaitzek gure historiaren bilakaeran duten garrantzia azpimarratzen da, eta gure egungo harreman eta jardunbideei buruzko galderak eragiten ditu.

JOSÉ RAMÓN AIS UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatura eskuratuta eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Eskolan lorezaintza-diseinuko ikasketak eginda. Proiektuan, argazki-sail bat sortu du, Kubako imajinarioa eta paisaia eratzeko izan diren prozesuez hausnartzeko, gertaera historikoak, naturako baliabideen erabilera eta ustiapena, aldaketa soziopolitikoak, eta, batez ere, eguneroko erabilerak eta jendeak naturarekin duen harreman emozionala aintzat hartuta.

Bere lan-prozesuetan uztarri berean batuta daude argazkia eta irudia postproduzitzeko teknikak, landa-lana, ikerketa historikoa eta lantzen dituen espezieak landatu eta behatzea.

Erakusketetan parte hartu izan du, hala nola Pedro G. Romerok komisariatutako Bake-ituna Baionako Didam-en, Rosa Martínezek komisariatutako Nada temas dice ella Valladolideko Museo Nacional de Esculturan, Natural pas natural Frac Corsen, PhotoEspañan, edo banakako Parque natural erakusketa Madrilgo Jardin Botanikoan. Egonaldi artistiko batzuk egin izan ditu, besteak beste Artista x Artista Habanan, Bilboko Azkuna Zentroan edo ART OMI New Yorken.

Instalazioa
Ekainaren 1etik irailaren 19ra
09:00etatik 21:00etara
Terrazan

Topaketak
Ekainaren 2tik 4ra
19:30etik 20:30era
Terrazan

Ekainak 2, asteazkena
Alicia Chillida. Komisarioa eta arte-historialari independentea

Ekainak 3, osteguna
Javier Loidi. UPV/EHUko Botanikan Katedraduna

Ekainak 4, ostirala
Rosa Casado, artista eta Prototipoak bienalaren komisariokidea; José Ramón Ais, artista eta "Baso bidaiariak / Bosques viajeros" instalazioaren sortzailea;  eta Fernando Pérez, Azkuna Zentroko zuzendaria eta Prototipoak bienalaren  komisariokidea

Instalazioa: sarrera dohainik
Topaketak: sarrera dohainik aurretiaz izena emanda

Izen-emate orria

Terraza

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 1(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana