Kolorea funtsezkoa da diseinu grafikoan komunikazio bisualerako. Mundua aberasten duen mekanismo bat izateaz gain, munduaz dugun pertzepzioa baldintzatzen duen fenomonoa da ere. Tresna bat eta aldi berean estrategia bat, zeina erabil baitezakegu arreta pizteko, orientatzeko edo hartzaileak limurtzeko. Ideiak adierazteko edo emozioak pizteko ez dago diseinu grafikoan koloreak bezalako aukera ematen duen beste baliabiderik. Fenomeno fisiko gisa duen kontsiderazioaz gain, koloreak berebiziko ahalmen adierazkorra ere badu hizkuntza bisualaren munduan, hiru izanik haren gaitasun nagusiak behatzaileari dagokionez:
Hori horrela, kolore ukitu bat eman nahi diogu uda ikastaro honi, gogoeten, analisien eta kasuen azterketen bidez, gure ingurune komunikatibo-bisualean gaur egungo irudien eta mezuen funtzionamendua hobeto ulertze aldera.
Abiapuntu harturik kolorearen fenomenoa diseinu prozesu batean inplikatzen duten dimentsioen eta aldagaien identifikazioa, kontuan hartzea pertsonen benetako komunikazio premietan modu arduratsuan eta kontzientean eragitea ahalbidetzen duten balio plastikoak, kulturalak, adierazkorrak, optikoak, sinbolikoak, psikologikoak, enblematikoak, konbentzionalak, etab.
Kolorearen berariazko zentzua ulertzea produktu grafiko askotarikoetan: kartelak, logotipoak, liburu estalkiak, webguneak, seinaleztapen sistemak, packagingak, diagramak, etab.
Alor bisualeko ikasleei eta profesionalei laguntzea esanahien produkzioa baloratzen kolorearen bidez, elementu adierazkor gisa eta mekanismo sistematiko funtzional gisa.
Online eskainitako uda ikastaroan, partaidetza eta elkarrizketa giro bat sortzea, "komunikazio bisuala sortzeko komunikazio leku bat", askatasun psikologiko eta humanismo sakonekoa, pentsamendu sortzailea bultzatuko duena.