"Café cantante AMARGURA"

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 3
  • "Café cantante AMARGURA"

BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.

Amargura kalean, jada existitzen ez dena, eta Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako nonbait dagoena, kafe abeslaria bada eta bertan Auzo Garaien istorioak entzuten dira.

Ez hori bakarrik, baita kopla, jazz, bolero eta tangoa ere, ikazkinen ahotsak, zamaketariak, trenbide-langileak, zigarro-saltzaileak, artistak eta zirkuaren hats geldiarazia entzuten dira.

Kafe abeslari honetan zerbait ere hartu ahal da, baina kontuz ibili tragoarekin, maiz plazerrek eta pozoiek zapore mingotsa dute.

Paperezko eta dokumentu-antzerkiko kabaret ikuskizuna.

Hemengo eta hango collage antzerkia

ARRIERA antzerki eta diziplina anitzeko sorkuntza konpainia da. Konpainiaren produkzioek diziplina desberdinetako elementuak biltzen dituzte, hala nola, papera eta objektuen antzerkia, musika eta dantza. ARRIERAk eszena miatzen du baliabide desberdinen bidez: hizkuntza garaikideak, dokumentu-antzerkia, sorkuntza plastikoa eta poesia bisuala.

  • Jatorrizko ideia eta testua: María Ramírez Luengo.
  • Zuzendaritza: María Ramírez Luengo.
  • Kanpoko begirada: Ángeles Carmona.
  • Antzezpena: María Ramírez Luengo.
  • Itzulpena: Idoia Carramiñana.
  • Jantziak: Isabel Arjona.
  • Argazkiak: Adirane Azkuenaga.
  • Argiak: Asier Yurrebaso.
  • Ekoizpena eta tresneria: ARRIERA.
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Sailak aukeratutako ikuskizuna 2019ko Produkzio eszenikorako laguntzetan.

Bideoa

 


Laburrean

Non