"Hondalea, Cristina Iglesias" (Erakusketa San Telmo Museoan)

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko ekainaren 3(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • "Hondalea, Cristina Iglesias" (Erakusketa San Telmo Museoan)
    Argazkia: José Luis López de Zubiria

Euskal kostaldearen geologia bereizgarrian inspiratua, Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxearen barnealdea eraldatu du; zaharberritu ondoren, Hondalea (Itsas leizea) izeneko ingurune eskultoriko zirraragarri bat bilakatu du.

Itsasargiaren etxe hustuaren barruan hondeatua, kostaldeen geologia eta uhartea inguratzen duten ur harroak hartzen ditu barnean. Bat egindako estratu geologikoek eta uraren sekuentziek sakoneko denboraren esperientzia bizitzera eramaten dute bisitaria.

Hondaleak hiriaren eta itsasoaren arteko kontenplazio-gune bihurtzen du leku adierazgarri bat. Espazio publiko bat jartzen du balioan sarraldi kontrolatu bat eginda eta, gainera, hiriaren beste ikuspegi bat eskaintzen du. Interbentzio honek babesleku gisa, topaleku gisa ekartzen du gogora artearen ideia, eta kausa ekologikoen eta ozeanoen kontserbazioaren defentsaren sinbolo bihurtzen du.

Prestaketa-marrazkien, kobrezko xafla gainetan egindako lan berrien, eskultura baten eta hiritik uhartera egindako bidaia gogorarazten duen bideo baten bidez, Cristina Iglesiasen eskultura publiko berri honen ideia nagusietako batzuk eta bere sortze-prozesua jasotzen ditu erakusketak.

Proiektuari buruzko informazio gehiago: www.hondalea.eus

 

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 3(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana