Ihana

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Ekainak 3
  • Ihana

23 urteko gasteiztarra naiz. Txikitatik ibili izan naiz musika munduan murgilduta hala edo nola; abesten, pianoa jotzen, dantzan; baina gitarra erosi nuenean hasi nintzen topatzen nire estiloa eta idazten nire abestiak.

Barnean daukadana askatzeko idazten dut. Askotan, nik neuk nire burua ulertu ahal izateko. Momentuko sentipenak izan ohi dira gehienetan, edota denbora luzez buruan bueltaka izan dudan gai edo kezkaren bat.

Niretzat idatzi izan dut beti, baina orain, idatzitako hori partekatzen hasteko garaia heldu dela sentitzen dut.

Ihana

Honako hau Egin leku! deialdiko seigarren eta azken aurkezpena izango da. Ikasturte honetan zehar honako musikari hasiberriek parte hartu dute: Deñe, Aitor Regueiro, Lorea, Maialen Aristegi, Urko Buruaga eta Ihana bera.

Uztailean berriro zabalduko da deialdia, eta ea zenbat gaztek ematen duten izena!

Ekimen hau antolatzeko Musikari – Euskal Herriko Musikari Elkartearen laguntza izan du Oihaneder Euskararen Etxeak.

GONBIDAPENAK

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 27tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.

Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.

Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.

Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK

Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola...) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.

Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.

Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana