Bizkaidatz Saria 2021: "Esta historia la escribes tú/Jarraitzeko prest?"

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 4(e)tik 2021(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Bizkaidatz Saria 2021: "Esta historia la escribes tú/Jarraitzeko prest?"

Bizkaidatz literatur sariaren XIII. edizio honetan sarira aurkezten direnek Alaine Agirre Garmendia idazlearen Zutunik eta makurtuta istorioarekin jarraitu beharko dute euskaraz eginez gero, eta gaztelania aukeratuz gero, Mikel Santiago Garaikoetxea idazlearen Una sorpresa de ocho patas da istorioa. Bizkaidatz sarirako lanak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 4tik irailaren 30eko 13:30ak arte izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak hamahirugarren urtez jarraian deitu du Bizkaidatz Literatur Saria, bizkaitarren literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi duen ekimena.

Lehiaketa honetara idazle batek proposatutako hastapenak dituen istorio  bati jarraipena emateko prest daudenak aurkez daitezke. Ezarritako abiaburuen artean hasiera bat eta pertsonaia batzuk daude, eta egoera batzuk planteatzen dira. Bizkaidatz  ekimenarekin bizkaitarrek euren irudimena aska dezakete eta kontakizunak sortuko dituzte bi istorioen hastapenetik abiatuta. Edizio honetan, Alaine Agirre Garmendiak euskarazko historiaren hasiera proposatzen du, "Zutunik eta makurtuta" izenekoa, eta Mikel Santiago Garaikoetxeak, 'Una sorpresa de ocho patas' istorioaren hasiera proposatu du gaztelaniazkoan.

Lehiakide bat, kasu honetan 16 urtetik gorakoa, berdin aurkeztu ahal izango da euskarazko edo/eta gaztelaniazko kontakizunera.

Kontakizunek gutxienez 12 orrialde eta gehienez 15 orrialde izan behar dituzte, eta 2021eko ekainaren 4tik irailaren 30eko 13:30ak arte aurkeztu ahal izango dira. Lanak eskura edo postaz entregatu ahal izango dira Laguntza, Erregistro Eta Herritarren Arretarako Bulegoan (Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo). Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak (www.ebizkaia.eus/es/inicio).

Bizkaidatz lehiaketaren historikoa

Bizkaidatz Bizkaiko Foru Aldundiak lehen aldiz 2008an antolatutako ekimena da. Hamahiru urte hauetan 553 kontakizun aurkeztu dira. Hogeita sei idazlek euren proposamenak aurkeztu dituzte Bizkaiardatzen, parte-hartzaileek kontakizunei jarraipena emateko: Miren Agur Meabe (`Carnicería Manolo Harategia´ 2008), Nerea Riesco (`El sauce de San Valentín Díaz´ 2008), Unai Elorriaga (`Prokofiev Plana´ 2009), Maria Eugenia Salaverri (`Madame´ 2009), Irati Jiménez (`Hirugarren bat´ 2010), Oscar Alonso (`Las familias postizas´ 2010), Katixa Agirre (`Uxiaren tesia´ 2011-2012), Alex Oviedo (`La Diosa´ 2011-2012), Goizalde Landabaso `Memoriaren mutazioa´ 2012-2013), Juan Carlos Márquez (`Donde ya sólo hay mar´ 2012-2013), Yurre Ugarte (`Ordezko kazetaria´ 2013-2014), Esther Zorrozua (`Dos anémonas azules´ 2013-2014), Ana Urkiza (`Argazki Kamera´ 2014-2015), Iván Repila (`Delito al azar´ 2014-2015), Aixa de la Cruz (`Stan´ 2015-2016), Jasone Osoro (`Laranja Zukua´ 2015-2016);  Alejandro Fernández Aldasoro (`Un merluzo de Anzuelo´ 2016-2017) eta Karmele Jaio Eiguren (`Zaunkak´ 2016-2017); Bernardo Atxaga (`Istripua´ 2017-2018) eta Itziar Mínguez Arnáiz (`Escape´);  Sonia González Fernández (`Karma´) eta Pedro Ugarte Tamayo (`El propietario de las naranjas´) 2018-2019ko edizioan. Azkenik, 2019-2020 edizioan, Idoia Barrondo Etxebeste (`Ikigai´)  eta Juan Infante Escudero ( `El misterio del testamento ológrafo´).

bizkaia.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 4(e)tik 2021(e)ko irailaren 30(e)ra
  • LekuaBizkaiko Foru Liburutegia
    Diputación, 7
    Bilbao

Non

Euskadi, auzolana