"Inéditas"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Ekainak 4
  • "Inéditas"

Jalgi! Voz 2021 Jaialdiaren baitan.

Zer pentsatuko genuke eremu publikoan tipularik gabeko patata-tortilla nahiago dutenek bakarrik parte hartuko balute? Edo hondartzan oporrak nahiago dituztenek mendian baino? Edo sare sozialetan famatu egin zen soineko ospetsua urdin ikusten zutenek? Edo katuak baino gehiago txakurrak nahiago dituztenek? Edo Nesquik gurtzen dutenek baina Cola-Cao gorrotatzen dutenek? Eta zer pentsatuko genuke munduan gizonezkoek bakarrik okupatu izan balute eremu publikoa, eta ez emakumezkoek? Imajinatzen duzue galduko genukeen guztia?

Inéditas

Inéditas diziplina anitz uztartzen dituen ikuskizuna da, azkeneko garaietan jaiotako emakume konpositoreen lana ezagutarazten duena. Emakume horiek, emakume izate hutsagatik, ez zituzten beren gizonezko garaikideen aukera berdinak izan, ezta lanbide-aintzatespenak ere ez.

Carmen San Esteban aktore gasteiztarraren kontakizunaren bidez, bidegabe ezagutzen ez diren jatorri euskalduneko konpositoreen bizitza eta lanak entzun eta ezagutuko ditugu, hala nola, Emma Chacon (Bartzelona, 1886-Bilbo, 1972), Emiliana de Zubeldia (Nafarroa, 1888-Mexiko, 1987), Julie Adrienne Karrikaburu -Madame de Villéhélio- (Soule, Zuberoa, 1827-1898), Anita Bringuet-Idiartborde (Argentina, 1891-1943). Estetika eta ibilbide oso desberdinetatik, guztiek kristalezko sabai ospetsua apurtzea lortu zuten, bakoitzak bere erara, kontzertuan ikusi ahal izango den bezala.

 

Jalgi! Voz

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Ekainak 4
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Baratza Aretoa
    Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaZehazteke (webgunean kontsultatu)
  • Web Baratza Aretoa

Non

Euskadi, auzolana