Cristina Iglesias: "Hondalea"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko ekainaren 5(e)tik 2021(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Cristina Iglesias: "Hondalea"

Itsasargiko etxea

Urte askoan, Donostiako Santa Klara irlako Itsasargia hutsik eta utzita egon da.

Irlaren natura basatian inspiratuta, hiritik horren hurbil eta euskal kostaldearen geologia ederrean, Cristina Iglesias eskultoreak Itsasargiko Etxearen barnealdea eraldatzen duen obra bat burutu du, hura zaharberritu eta eskultura gune hunkigarri bilakatuz. Urtutako estatu geologikoek eta uraren segidek bisitaria denbora sakoneko esperientzia batera eramango dute.

Irlara itsasontziz iritsi eta Itsasargira doazen xendretatik arrokak eta olatuak ikustea funtsezkoa da Iglesiasek duen ideiari eta haren eskulturari so, funtsezkoa den leku paregabe honetan.

Itsasargiaren eraldaketatik harago, hirian presentzia handia duen irlak, aldi berean, bere misterioa mantentzen du, eta bere horretan dirau.

Obra

Hustutako itsasargiaren etxearen barruan induskatuta, Iglesiasen lanak euskal kostaldeko geologia eta ekologia berezia, eta uhartea inguratzen duten ozeanoko uren kemena biltzen ditu.

Cristina Iglesiasen obrak eskultura jardunaren ikuskera berritu bat eskaintzen du. Obren eta espazioaren artean konpromiso poetiko eta sinbolikoa bilatzeko bere ahalegina hedatze estetiko, ikusizko eta dinamiko batean gauzatzen da beti.

Cristina Iglesiasek, bere eskultura lengoaiatik berezkotik abiatuz, urruneko leku batean esku hartu eta aldarri ekologisten eta ingurumenaren kontserbazioaren defentsarako ikur bilakatu du.

Garrantzitsua da obra hau egitean eskultoreak izandako asmoaren garrantzia azpimarratzea. Obra horrekin, espazio publiko bat balioan ipini nahi du artistak esku-hartze kontrolatu bat eginez, aldi berean, hiriaren ikuspegi ezberdin bat eskainiz. Beste alde batetik, haren esku-hartzeak arteak aterpe modura, topagune modura, duen ideia dakar gogora, Cristina Iglesiasen obran beti ageri den ideia.

Cristina Iglesiasen obrak hiriaren isurialdearen balioa indartuko du. Hirian ikonikoa den leku bat eraldatu eta gune enblematiko bilakatzea du xede, hiriarekin eta itsasoarekin gogoeta egin eta komunikatzeko espazio bat. Egoera berri horrek jarduera hezigarri eta artistikoak garatu eta antolatzeko bidea irekiko du (tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, topaketak, etab.), gaitzat adierazpen artistiko desberdinak, iraunkortasuna, ingurumena eta itsaso zein ozeanoen zainketa izango dutenak.

Cristina Iglesias

Donostian jaiotako artista honen obrak eskultura jardunaren ikuskera berritu bat eskaintzen du. Obren eta espazioaren artean konpromiso poetiko eta sinbolikoa bilatzeko bere ahalegina hedatze estetiko, ikusizko eta dinamiko batean gauzatzen da beti.

Bere obra bilduma publiko eta pribatu garrantzitsutan aurki daiteke, besteak beste; Reina Sofia Museoa, Madrilen; Centre Georges Pompidou, Parisen; Tate Modern, Londresen; Serralves Museoa, Porton; MOCA, Los Angelesen; Hirshorn Museum, Washingtonen; Guggenheim Museoa, Bilbon; MACBA, Bartzelonan; Van Abbemuseum, Eindhovenen; Kunsthalle Bern, Bernan; Grenobleko Museoa.

Bakarkako erakusketak egin ditu Estatuko nahiz nazioarteko museoetan, esate baterako hauetan: Stedelijk Van Abbemuseum, Eindhovenen; Solomon R. Guggenheim Museum, New Yorken; The Renaissance Society, Chicagon; Velazquezen
Jauregia, MNCARS, Madrilen; Guggenheim Museoa, Bilbon; Carré D’Art, Musée d’Art Contemporain, Nimesen; Serralves Museoa, Porton; Whitechapel Art Gallery, Londresen; Irish Museum of Modern Art, Dublinen; Ludwig Museum, Colonian; Sao Pauloko Estatuiko Pinakoteka, Brasilen; Fundazione Arnaldo Pomodoro, Milanen; Reina Sofia Arte Museo Zentro Nazionala, Madrilen; Musée Grenoble, Grenoblen, eta Botin Fundazio Zentroa, Santanderren.

Gainera, erakusketak egin ditu hainbat eta hainbat galeriatan, besteak beste, Marian Goodman Gallery, New Yorken; Elba Benitez Galeria, Madrilen; Galerie Marian Goodman, Parisen; Marian Goodman London, Londresen; Konrad Fisher Gallery, Berlinen; eta Marian Goodman Gallery, New Yorken.

Bisitak

Ekainaren 5etik irailaren 30era arte izango da Itsasargiko Etxea zabalik. Aurreneko bisita 11:00etan hasiko da, eta 30 minutuz behin izango dira handik aurrekoak.Azkeneko bisita 19:00etan hasiko da.

Doan izango da bisita; talde txikietan, ahalik eta gehien gozatzeko esperientziaz; eta 20 minutu inguru iraungo du.

Bisita egiteko, txanda hartu behar da (on line), denboraz hartu ere, eta Hondaleako langileei erakutsi haiek eskatutakoan.

Errespetatuko dira agintari eskudunek une bakoitzean jartzen dituzten COVID-19aren inguruko neurriak.


Bisita gidatuak

Esperientzia osoa izan dezakezu: obrarena eta haren inguru guztiarena. Hor sartzen da: Kontxako badian ibilaldi bat egitea, uhartean ibilaldi gidatua egitea (haren balio naturalak-eta ezagutzeko) eta Itsasargiko Etxea: Hondalea ikusteko sarrera.

 
Eskolen eta talde soziokulturalen bisitak

Santa Klara uhartea eta Hondalea obra leku bikainak dira jarduera didaktiko eta ingurumen hezkuntzako ekintza batzuk egiteko talde antolatuekin; inguruneari kasu egiteko bete behar diren irizpide batzuk bermatuta, betiere.

Horretarako, hezkuntza-eskaintza bat diseinatu dugu: ibilbide pedagogiko batzuk (hezkuntzako zenbait ziklotarako) eta era askotako talde antolatuentzako bisita gidatu batzuk.

Errespetatuko dira agintari eskudunek une bakoitzean jartzen dituzten COVID-19aren inguruko neurriak.

donostia.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 5(e)tik 2021(e)ko irailaren 30(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaERRESERBAK
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana