Udal Antzoki Sarea: 2021eko udaberriko denboraldia
Calderón de la Barcaren maisulanetako baten aurrean gaude. Europako hainbat antzerki tradiziotan laudatu dute lana, hala nola Alemanian, Polonian eta Errusian. Goethek 1804an Schillerri idatzitako gutun batean hau esateraino iritsi zen: munduko poesia desagertuko balitz, El príncipe constante oinarri hartuta berreraiki liteke.
Pertsona bakoitzaren askatasuna azken ondorioetaraino defendatu nahian, gizakien portaeran ordura arte aztertu gabeko alderdiak aterako ditu azalera Calderónek, defentsa hori giza maitasunaren askotariko alderdien gorespen liluragarriarekin batuz eta transzendentziara proiektatuz.
CNTCk Bilboko Arriaga antzokiaren, Gasteizko Principal antzokiaren eta Malagako Soho CaixaBank antzokiaren laguntzarekin ekoitzitako ikuskizuna.
Bauhaus laukotea
Iraupena: 120 minutu