Faemino y Cansado: "17 veces"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko ekainaren 9(e)tik 2021(e)ko ekainaren 12(e)ra
  • Faemino y Cansado: "17 veces"

Txinatar kultura bimilinerarioko Kaon Lin tradizioaren arabera, Kuan Lon jainkoak, kantinplora batean bizi den jainko bakarrak, gizaki bati, bizitza batean, hamalau aldiz argikusmena izatea ahalbidetzen dio. Faemino y Cansadok, bi mila urteko txinatar kulturaren Kaon Lin tradizioa pasatzen dute forrutik, beste askok bezala, eta, euren ustez, hamalau gutxi dira eta, jada, hamazazpi daramatzate.

Ikuskizun berri hau, zalantzarik gabe, bere ibilbideko apurtzaileena da. Beren karreran beti lagun izan duten zentzutasuna alde batera utzi eta jausgailurik gabe abiatzen dira igerileku erdi bete batera, pertsona baikor batek esango lukeenez. Lauhazka ibiltzen dira azkenean zaldi ahul baten gainean, eta zentzuzko edozein patina kentzen dute. [Horiek guztiak hutsuneak betetzeko metaforak dira].

17 veces-en agerian geratzen dena da Faemino y Cansadok beti nahi dutena egiten dutela, eta orain, adinagatik, arrazoi gehiagorekin.

Espero dugu barre egingo duzuela, horixe bilatzen baitute gogotsu.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko ekainaren 9(e)tik 2021(e)ko ekainaren 12(e)ra
  • OrdutegiaEkainak 9, 10, 11 eta 12: 19:00
  • Lekua Victoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 / 24 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Victoria Eugenia Antzokia

Non

Euskadi, auzolana