Pasaiako Dantza Festibala 2021

Pasaia 2021(e)ko ekainaren 10(e)tik 2021(e)ko ekainaren 13(e)ra
  • Pasaiako Dantza Festibala 2021

PASAIAKO DANTZA FESTIBALAren 3. edizioa ekainaren 10etik 13ra ospatuko da.

Aurten ere, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako estilo ugariko sortzaile eta dantzariek,  maila eta interes handiko 12 dantza lan aurkeztuko dituzte.

Bigarren edizoan eskaini ezin izan ziren hainbat ekintza itzuliko dira: Herritarrentzako dantza tailerrak eta baita Pasaiako Iker Murillo STUDIO 24 dantza eskolaren erakustaldiak ere.

Lehen eguna sortzaile berriei eskainitakoa izango da aurten. Qabalum Konpainia Nafartarrarena, Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarrekin burututakoa eta Xian Martinezek sortutako lanek irekiko dute jaialdia.

Bi dantza lanen estreinaldia bizitzeko aukera izango da. Batetik Proyecto Larrua-ren “Muda” eta bestetik herriko sortzailea den Noemi Vianaren Anakrusa taldeak aurkeztuko duen “E.612” lana.

Hirugarren edizio honetan ere emakume sortzaileek leku esanguratsua izango dute jaialdian. Aipatutakoez gain, Judith Argomaniz (LaSala) , Eva Guerrero, Matxalen Bilbao, Askoa Etxebarrieta Lasheras (LaPulga) eta Amaiur Luluaga-ren lanak ikusi ahal izango dira.

Jaialdiaren itxiera Juanba Berasategin. Break dancearen jatorria den “bboying”ean oinarritutako dantza eta multimedia-proiekzioa uztartzen dituen Códice  ikuskizunak amaituko du aurtengo egitaraua.

EGITARAUA

Ekainak 10

17:30. Azoka.

19:30. Biteri plaza.

Ekainak 11

18:30. Biteri plaza.

20:30. Ibaiondo Zabalgunea.

Ekainak 12

11:30. Azoka.

17:30. Ibaiondo Frontoia.

19:30. Skate park

20:30. Biteri plaza.

Ekainak 13

11:30. Ibaiondo Zabalgunea.

  • Barra klasikoa erakustaldia.

12:30. Biteri plaza.

13:30. Ibaiondo Zabalgunea.

19:00. Juanba Berasategi Aretoa.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko ekainaren 10(e)tik 2021(e)ko ekainaren 13(e)ra
  • Ordutegia18:00
  • LekuaPasai Antxo Ibaiondo frontoia
    Pasaia
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)

Non

Euskadi, auzolana