"Asmamenaren ildoa"

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 11(e)tik 2022(e)ko otsailaren 6(e)ra
  • "Asmamenaren ildoa"
    "Kathreiner, goizean, zakila tente" ("Kathreiners Morgenlatte") © Sigmar Polke

Asmamenaren ildoa erakusketak Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma Propioko obretako batzuk aztertzen ditu, baita epe luzerako maileguetako batzuk ere, eta haien guztien bereizgarri komunak umorea, asmamena eta esperimentazioa dira. Jakin-mina darien piezak dira, ezohiko materialak eta teknikak baliatuta eginak, eta haietako askok arau sozialak eta estetikoak desafiatzen dituzte, modu ludikoan egin ere, beren asmamena agerian utziz.

Erakusketaren lehenengo aretoak teknologia eta prozesu ez oso ortodoxoak erabiliz sortutako obrak biltzen ditu; esaterako, Yoko Onoren Hichiko Happo, jendaurreko performance batean margotutako bederatzi mihisez osatutako lan bat. Bigarren aretoa zenbait pieza figuratibok osatzen dute. Pieza horietan, artistek gaiak irudikatzeko dauzkaten aukera amaigabeak agertzen dira. Antonio Sauraren, Henri Michaux-en eta Georg Baselitz-en obrek erretratuak estilo espresionistan egiteko oso ohikoak ez diren formak aurkezten dituzte. Bestalde, giza irudiaren ikuspegi errealista erabilita, Juan Muñozen Itzala eta ahoa (Shadow and Mouth) obrak antzerki-formako eszena bitxi bat erakusten digu; bertan, ikuslearen imajinazioaren pean uzten da istorioaren edukia. Ibilbideko azken aretoak obra abstraktuen sorta bat biltzen du, eta horietan, egileek materialekin edo prozesuekin esperimentatzen dute. Prudencio Irazabalek bereizgarri duen pigmentu-aplikazioa, adibidez, polimero likido eta pigmentu nahasketa zehatz batean oinarritzen da, eta, hari esker, artistak argitasun berezia ematen dio mihiseari. Bestalde, Rodney Graham-en Fotograma izeneko bi zatiko obrak ertz baten arkitektura erabiltzen du ikuslea obran sartzeko, bata bestearen aurrean jarritako mihise beltz zeharo islatzaile batzuen ispilu-efektuaren bidez. Hurbildutakoan, behatzailea fotogramaren protagonista bihurtzen da automatikoki. Nabarmenkeriaren, jakin-minaren eta umorearen bidez, Asmamenaren ildoa erakusketak teknologiarekin, irudikapenarekin eta prozesuekin egindako esperimentuak dakarzkigu.

Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 11(e)tik 2022(e)ko otsailaren 6(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana