Maren

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 11
  • Maren

BBK On Stage zikloa.

Maren askotariko alderdiak dauzkan artista bat da. 11 urte besterik ez zituela, bere lehenengo abestiak idazten hasi zen eta, horrela, gazte-gaztetatik bere ibilbideari ekin zion musikaren industrian.

2018ko martxoan, 14 urterekin, bere lehenengo EPa argitaratu zuen, “Alguien sin vergüenza” izenburupean, berak idatzi eta konposatutako bost kanturekin, ingelesa, gaztelania eta euskara tartekatuta. Urtebete geroago, besterik ez, Tayler Ramsey abeslari estatubatuarrarekin batera Espainiako bira hasi zuen eta, geroago, Crystal Fighters taldearekin batera partekatu zuen kartela.

Marenek abesti berriak ekoizten jarraitu du eta 2020ko urrian “La Estación Espacial de Teruel” izenburuko single-a kaleratu zuen, egun gutxiren buruan biral bihurtu zena. Hala, indie doinuen plataforma garrantzitsuenetako disko arrakastatsuen zerrendetan kokatu da. Zalantzarik gabe, etorkizun handiko gazte-musikari honek zeresan handia emango du.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Ekainak 11
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana