Tailerra: "Escuchando, hacia una música anterior a sí misma"

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 11(e)tik 2021(e)ko ekainaren 13(e)ra
  • Tailerra: "Escuchando, hacia una música anterior a sí misma"

Rafael Martínez del Pozo musikariak "Escuchando, hacia una música anterior a sí misma" tailerra emango du ekainaren 11tik 13ra, Hotsetan, Musika eta soinu esperimentaleko programaren barruan. Topaketa horretan, testu-ariketa eta -argibide batzuen bidez, parte-hartzaileek soinua duten formak sortuko dituzte, ezagutu daitekeenetik erdi-musika partekatura, gorputz arrotzak ekartzeko ekosistema gisa ulertutako musikara. Proiektuak jarraipena ematen dio artistak 2017an berriro abiarazi zuen ikerketa-lanari, zeinak Sesiones de Protomúsica behin-behineko izena zuen. Musikariak azaldu duenez, «hainbat pertsonaren artean egingo dugu musika. Musika: Leku batean, aldi baterako iraupen bat, non entzunezko egoera bat partekatzen dugun eta soinuak sortzen esku har dezakegun (edo ez). Gu ikustea ere bada, mugitzea... Bi arau errespetatzen ditugu: Lehenik eta behin, parte-hartzaile guztiak entzun ahal izatea, bakarka sortzen duten soinuaren anplitudea edozein dela ere. Bigarrena, gainerako parte-hartzaileek egiten duten soinuak ez baldintzatzea».

Ekainak 11 > 13
Ostilara > Igandea

28 euro
19 euro: Az txartelarekin
21 euro: ikasleek, 65etik gorakoek, %33ko desgaitasunetik gora dutenek eta langabezian daudenek, beti ere NAN-a edo bestelakoa erakutsita.

Sarrerak

Izen-emate orria


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana