"Ufadak"

Pasaia 2021(e)ko Ekainak 11
  • "Ufadak"

2021eko Pasaiako Dantza Festabalaren baitan.

Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, duendedun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua.

Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna duzu. 80 minutu horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditugu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria...

Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.

CURRICULUMA

Askoa Etxebarrieta Lasheras, ‘La Pulga’, lau urte zituela hasi zen ballet klasikoa ikasten. Jesús Guridi Musika Eskolan dantza-ikasgelak inauguratu zuen ikasle-belaunaldikoa da. Ballet klasikoko ikasketak Gasteizen amaitu eta gero, prestakuntza Bilbon osatu zuen Solange Lefort-en eskutik, eta Madrilen, Víctor Ullateren Eskolan. Flamenkoa herri-lantegi batzuen bidez ezagutu zuen, eta dantza horretako iratxoa aztertu eta hezurmamitzea erabaki zuen. Hamar urte baino gehiagoren buruan, bere egiten dituen teknika eta soinu aproposak aurkitzea lortu du dantzan, dantza sentimendu-unibertsaltasunaren adierazpena delarik. Hezkuntza-esparruan lantegiak, flamenko-dantzako eta -konpaseko ikastaro trinkoak eta flamenkoko hastapen-eskola orokorrak eman ditu.

  • EGILEAK: La Pulga eta Lagunak
  • ZUZENDARITZA / KOREOGRAFIA: Askoa Etxebarrieta La Pulga
  • MUSIKA ETA MUSIKA ZUZENDARITZA: La Pulga eta Lagunak
  • ANTZEZLEAK: Aitor Escobar (gitarra), Leo Triviño, Angel López de Toro (ahotsa), José Gil Carretero Giliyo (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga (dantza)

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaLa Pulga eta Lagunak
  • Data 2021(e)ko Ekainak 11
  • Ordutegia20:30
  • LekuaIbaiondo Frontoia
    Pasaia
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana