"El lamentable circo de Raúl Cimas y la orquestina del pirata"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Ekainak 12
  • "El lamentable circo de Raúl Cimas y la orquestina del pirata"

Gaur egun ez dakigu Raúl Cimasek bere ikuskizunean egingo duena baina zihur gaude ongi pasako duzuela. Antza denez musikari batzuekin batera dator, La orquestina del pirata izeneko taldearekin. Goza dezazuela espero dugu!

Raúl Cimas 1976an jaio zen, Albaceten. Harrezkeroztik, barre eragitea du ogibide. Haren curriculumean zehar komediarik onenaren itzulia egin daiteke: La hora chanante, Muchachada Nui, Buenafuente, La resistencia, Museo Coconut eta Oxido Nitroso telebista saioetan parte hartu du, bai eta Tapas (2005) filmean antzeztu ere. ETB2ko La Gran Evasión saioan El Terrat ekoiztetxeko gidoilaria eta ekoizlea izan zen. Joaquín Reyes, Pablo Chiapella eta Ernesto Sevilla aktore eta umoristekin batera Albaceteko Laukotea deritzaiona osatzen du, lauak bertan jaioak baidira. Komiki-liburuak ere idatzi ditu, Blackie Books-en argitaratuak: Demasiada pasión por lo suyo, Orgullo Brutal eta Prodigios, izaki fantastiko zein tamalgarriekin ilustratutako almanaka.

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana