Esti eta Mikel Markez

Otxandio 2021(e)ko Ekainak 12
  • Esti eta Mikel Markez

Estik eta Mikel Markezek kontzertua aurkeztuko digute Arkaitz Miner eta Julen Alonsorekin batera, ‘Azal Berritzen’ izeneko azken diskoa.

Bertan hamar kantu batu dira, Esti Markezek sortutako bost kantu berri eta Mikel Markezek sortutako beste bost kantu berri. Alegia, diskoaren sorkuntza prozesua erdibana burutu dute baina bi artistek batak bestearen kantu batzuetan ere parte hartu dute kantari eta jotzaile moduan.

Poeta eta bertsolari garaikideak dira testu gehienen egileak, Mikel eta Esti direlarik bakoitza bost doinuren sortzaileak. Idazleen artean Toti Martinez de Lezea, Pako Aristi, Alaia Martin, Jon Maia edo Joseba Sarrionandia ditugu.

Diskoaren alderdi musikala Arkaitz Miner eta Julen Alonsorekin landu dute lehenik, konponketak laukotean burutu dituztelarik. Biolina, biola, mandolina, akordeoia, trikitixa, pianoa, tinplea eta gitarrak aurkituko ditugu kantuz kantuko entzunaldian.

 

Panda Artist

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Ekainak 12
  • Ordutegia19:00
  • LekuaMikoleta
    Otxandio
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana