"Feminismo para torpes"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Ekainak 12
  • "Feminismo para torpes"

Gasteizko Udal Antzoki Sarea: 2021eko udaberriko denboraldia

Feminismo para torpes tresna-kutxa bat da, gaizki banatutako mundu bati aurre egiteko "defentsa pertsonaleko klasea", hitzaldi zoroa, umorezko bakarrizketaren, antzerkiaren eta aitorpen pertsonalaren arteko ikuskizuna. Egilea, Nerea Pérez de las Heras, patriarkatuaren ehiza-txakurra izan da (saiora bazatoz jakingo duzu zergatik), eta mendekua hartu nahi du.

Horretarako, agerian jarriko ditu egitura patriarkalaren miseria eta bidegabekeriak, baita bereak ere, agertokian bi aktore (Laura Jabois eta Luis Miguel Ríos) zuzentzen dituen bitartean: jaiotzetik ezartzen dizkiguten estereotipo handiak, indarkeria txikiak eta etengabeko desberdinkeria arbitrarioak haragiztatuko dituzte horiek. Feminismo para torpes aldatuz doa emanaldi bakoitzean, gero eta zentzugabeagoa eta izugarriagoa den gaurkotasunarekin batera. Zatoz, barre egingo duzu, serioski.

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Nerea Pérez de las Heras
  • Dramaturgia-aholkularitza: Teatro en vilo
  • Antzezleak: Nerea Pérez de las Heras, Laura Jabois, Luis Miguel Ríos Herrera
  • Prezioa: 18-12-6 euros
  • Iraupena: 60 minutu

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana